Ireki menu nagusia

Aldaketak

===Frankismoaren kultur hiriburu===
{{Gehiago jakiteko|Donostiako historia#Frankismoa}}
Frontea Donostiatik urrundu ahala, Donostiara itzuli eta bertan hartu zuten ostatu gerra hasieran hiritik ihes egindako aristokrata eta pertsonaia publiko zein kazetari eskuindar udatiarrek. [[Banku]]ak eta saltokiak nolabaiteko normaltasunez funtzionatzen hasi ziren eta hotel berriak ireki ziren, gerraren zalapartatik aparte. [[II. Mundu Gerra]] hastearekin batera, [[Donostiako historia|Donostia]] nazioarteko agenteen, diplomatikoen eta erretagoardiako patxadarako hiri bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref> 1939an [[Musika Hamabostaldia]] sortu zen eta horren hasierako egoitza [[Kursaal kasinoa|Kursaal Antzokia]]n ezarri zen. Gero, 1940. urtean [[Victoria Eugenia Antzokia|Victoria Eugenia]] Antzokira aldatu zen. Bertako herri xumeak, ordea, ez zuen finezia hori dastatu ahal izan.
 
Donostian bizi ziren katalanen eta madrildarren kopurua nabarmen handitu zen. Errepublikaren garaiko papergintza-azpiegitura eta moldiztegiak bahituz, Donostia propaganda-argitalpenen erdigunea bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156. or.</ref> [[Francoren diktadura|Diktadura-erregimena]]<nowiki/>ren aldeko hainbat intelektual (kazetari eta idazle) Donostiara bildu ziren, eta hainbat enbaxadorek zein diplomatikok ''kultur hiriburutza'' horri erreparatuz, bertan egoitzak ireki zituzten, mugatik gertu zeukan kokapen egokia kontuan hartuz bestalde. Ondorioz, Donostia erdi-hutsik geratzetik 1939an 135.000 egoiliar izatera pasa zen, eta ''de facto'' erregimen kolpistaren hiriburu bihurtu, gerrak Espainian iraun zuen bitartean.<ref name="669 Días, 00:25'40">''669 días'', 00:25'40"</ref><ref group="oh">Espainiar aristokrazia Donostian jarri zen bizitzen; ikus Iñaki Egaña in ''669 días'', 00:27'25".</ref>
 
1939ko uztailean, [[Francisco Franco|Franco]] lehendabiziko aldiz joan zen Donostiara, hirian ponperiaz prestatu eta ospatutakoa, tartean zela sinboloen eta ezohiko su artifizialen erakustaldia; izan ere, aldi berean, [[Galeazzo Ciano]] italiar ministroa etorri zen bisitan, II. Mundu Gerraren atarian.<ref name="669 Días, 00:11'25">''669 días'', 00:11'25"</ref> 1940an[[1940]]<nowiki/>an, Francok beste bi aldiz bisitatu zuen hiria eta, bestalde, urriaren 19tik aurrera, [[Heinrich Himmler]] bertaratu zen, lau egunetan Hitler diktadorearekin [[Hendaiako elkarrizketa|Hendaian egitekoa zen elkarrizketa]] prestatzeko eta bi erregimenotako segurtasun eta errepresio indarren arteko lankidetza estutzeko.<ref name="669 Días, 00:17'00">''669 días'', 00:17'00"</ref><ref group="oh">Bi diktadoreen arteko Hendaiako bilkura urriaren 23ko arratsaldean egin zen; prestaketak Aieteko Jauregian egin zituzten agintari frankistek; ikus ''669 días'', 00:17'45".</ref>
 
Donostia [[Francisco Franco|Franco diktadorea]]ren udako opor-egoitza bihurtzen hasi zen, eta udalak "ohore hori eskertzeko" haren eskuetan jarri zuen [[Aiete jauregia|Aieteko jauregia]]; bada, diktadorearen udaldien lorratzean, Donostiako bidea hartu zuten Espainiako hainbat funtzionariok eta handikik ere.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156, 158. or.</ref> Udalak ia erabat galdu zuen bere funtzionaltasuna, eta ez zen alkate egonkorra edukitzen hasi 1942 arte. Beste euskal hiriburuetan ohi zen bezala, boterea [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangisten]] eta [[Karlismo|tradizionalisten]] artean banatu zen. Oreka zail horretan, Gipuzkoako [[gobernadore zibil]]ari botere bereziak eman zitzaizkion jarduera politiko guztien kontrola izateko eta errepresiorako; karguak jarri eta kendu egiten zituen udalean eta aldundian, tartean zirela alkateak, zinegotziak, ahaldun nagusiak, etab.<ref group="oh">Aldaketa gutxirekin hala jarraitu zuen diktadurak iraun bitartean. Gehienetan kargudunak falangista kanpotarrak izaten ziren, erregimeneko postuetan igotzeko irrikaz zeudenak; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref>
 
==Oroimena==
Anonymous user