Klovis I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t geh
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t ref
2. lerroa:
'''Klovis I.a''' ([[Tournai]], [[465]] - [[Paris]], [[511]]) [[Frankoak|frankoen]] erregea izan zen ([[481]] - [[511]]). Aita [[Txilderiko I.a]] hil zenean (481), [[Tournai]]ko franko saliarren errege izendatu zuten.<ref group="oh">Franko saliarrek mende hauetan galdu bide zuten beren hizkuntza, [[frankoniera]] zaharra, franko ripuarioek ez bezala.</ref> [[Klotilde]]kin ezkondu zen.
 
[[486]]ean, [[Soissons]]ko guduan [[Siagrio]] jeneral erromatarra garaitu zuen, "erromatarretan azkena". [[Alaman]]ei irabazi zien ([[495]]), baita burgundiarrei ere (500). 507an, Loira ibaia gurutzatu zuen Tolosa Garonako [[Bisigodoen Erresuma]]n gaindi, eta [[Septimania]]ko mugetara heldu. [[Alariko II.a]] erregea hiltzera heldu zen, [[Vouilléko gudua]]n. Monarkia franko [[merovingiar]]raren fundatzailea eta ia [[Galia]] osoko errege bakar bihurtu zen. Ondorioz, [[Erroma]]ko berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak kontsul titulua eman zion.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Derecho pirenaico / Zuzenbide Piriniarra - NabarraldeDenda|hizkuntza=es|url=http://www.nabarralde.com/denda/home/136-derecho-pirenaico-zuzenbide-piriniarra.html|aldizkaria=www.nabarralde.com|sartze-data=2018-10-06}} 215. or.</ref>
 
Bere emazte [[Klotilde]]ren eta [[Reims]]eko San Remigio apezpikuaren eraginez [[katolizismo]]ra aldatu zen; katolizismoa babestu eta [[Orléans]]ko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: [[Txildeberto I.a|Txildeberto]], [[Klodomir|Klodomiro]], [[Klotario I.a|Klotario]] eta [[Teodoriko I.a Austriakoa|Therry]].