Julian Iantzi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t eduki erreferentziatuaren ezabaketa arrazoitugabea desegitea
Etiketa: Desegin
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[1960ko hamarkada]]n, Julianen gurasoek —Angel Iantzi eta Txelo Mitxelena— [[Lesaka]]tik [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] emigratu zuten, bizimodu hobe baten bila. Hogeita hiru urte igaro zituzten han, hamahiru artzaintzan eta beste hamar etxalde batean. Euren hiru seme-alabak [[Kalifornia]]n jaio ziren eta [[Dixon (Kalifornia)|Dixon]]en hirian bizi izan ziren Lesakara itzuli arte.<ref>{{es}} http://www.blogseitb.com/rogeblasco/2015/01/26/julian-iantzi-al-encuentro-de-la-cultura-vasca-en-el-jaialdi-de-boise-2015/</ref> Bi arrazoi nagusitu ziren Lesakara bueltatzeko bidea hartzerakoan; batetik, familia Lesakan izatea, eta bestetik, seme-alabak eskolaratu behar izatea.
 
Telebista-aurkezleak zazpi urte zituela, euskaraz eta ingelesez baino ez zuen hitz egiten. Gainera, Espainian frankismoak gogor eraso zion euskarari. Segur aski garai hartako debekuek eranaraziko zioten gaur egungo euskal zaletasuna. Horrexek motibaturik, Mintzapraktika programaren partaide da eta euskararen aldeko hainbat hitzaldi eman izan ditu Euskal Herriko toki askotan.<ref>{{es}} http://www.gordexola.net/es-ES/Eventos_Nuevos/Paginas/20141023_Charlaparaimpulsarelusodeleuskera.aspx</ref>