1766ko matxinada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
41. lerroa:
1766an burdinolak erabateko dekadentzian eta baserritarrak Erdi Aroaz geroztik egoera gorrienean zeuden. XVIII. mendean bost baserritatik lau maiztertzan emanak zeuden herri hartan<ref name="suminduak" /><ref name="radioeuskadi" />; ugazabek nahiago zuten errenta garitan kobratu eta aletegiak lepo eduki, maizterrek eguzkia gosaltzen zuten bitartean. Ondare kontzentrazio izugarria zegoen: Azpeitiko bederatzi lur-jabek –tartean, noski, [[Enparan (familia)|Enparandarrak]], [[Joaquín María Egia|Narrosko markesa]], [[Basazabal]] alkatearen familia...– herriko errentaren ia erdia pilatzen zuten<ref name="suminduak">{{Erreferentzia|izenburua=XVIII. mendeko suminduak|hizkuntza=eu|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2502/matxinada|aldizkaria=Argia|sartze-data=2018-09-19}}</ref>.
 
Herritarren artean gosea zabalduta zegoen, eta askok liberalismoari egozten zioten [[gosete]] hori. [[Iñigo Aranbarri]]k ''Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna'' entseguan aipatzen duenez, [[Frantzisko Xabier Munibe|Peñafloridako kondeak]] ''[[El borracho burlado]]'' [[Bergara]]n estreinatu zuen egunean, 1764ko irailaren 11n, aberatsek eta jauntxoek pobreen goseaz barre egiteko espektakulua antolatu zuten plazan: [[kukaña]] koipetu batzuen gainean janaria jarri, eta eurek balkoitik ikusten zuten nola saiatzen ziren janaria eskuratzen, [[txokolate]]a edaten zuten bitartean<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Aranbarri,|abizena=Iñigo.|izenburua=Txanton Garrote : agertokitik jaitsi zen eguna|argitaletxea=Pamiela Argitaletxea|data=2016|url=https://www.worldcat.org/oclc/950249831|isbn=9788476819326|pmc=950249831|sartze-data=2018-09-21}}</ref>.
 
Bitartean, Donostiak eta [[Bilbo]]k euren boterea handitzen zuten etengabe. Bertan [[esportazio]] eta [[inportazio]]etan aritzen zen klase burgesak botere handiagoa zuen, eta instituzioen kontrola zuten<ref name="Alberdi" />.
 
== Gertakariak ==
[[Apirilaren 13]]an Azkoitiako apaizak bere igandeko sermoian aberatsei eskatu zien ez ateratzeko garaurik ezta jakirik kanpoan saltzeko, eta herritarrei ez baimentzeko janaririk kanpora atera zedin<ref name=":1" />. Hurrengo egunean bi emakumek gidatutako gurdiak alea hartu zuen [[Leturiondo etxea|Leturiondo etxean]] eta [[Azkarateko mendatea|Azkarateko]] bidea hartu zuen. Laster iritsi ziren [[Egurbide Burdinola eta Errota multzoa|Egurbide Burdinolara]]. Bertan gizon talde bat zegoen eskatuz buelta emateko eta ale guztia hartutako lekuan uzteko. Gizonak herrira jaitsi ziren eta jauntxoekin alearen prezio berria adostu zuten, goiz horretan bertan<ref name=":1" />.
 
== Ondorioak ==