Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
17. lerroa:
[[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Uztailak 18ko militarren altxamendua]]ren zurrumurruak Donostiara heldu ziren. Donostia udatiarrez beteta zegoen, eta Gipuzkoako [[Gobernadore Zibil]]ak zurrumurruok gutxietsi nahi izan zituen giroa lasaitzeko. Utzikeria jarrera hartu zuen, baina anarkistek eta komunistek altxamenduaren benetakotasuna egiaztatu zuten Donostiako falangisten artean sartutako berriemaileen bitartez. Errepublikaren aldeko pertsonaiak eta agintariak bilkuretan elkartu eta miliziak antolatu zituzten, armaz eskas hornituta bada ere.<ref>Belaustegi, Unai. 2016, 48-49. or.</ref> Bilkurotan, Agintarien Batzordea eratu zuten (''Junta de Autoridades'' delakoa), eta Gobernadore Zibila kargugabetu.
 
Altxamenduari buruzko Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera ez zegoen argi aldez aurretik, baina Gipuzkoan, [[José María Lasarte|Jose Maria Lasarte]] eta [[Manuel Irujo]] diputatuek 18an bertan ez zuten zalantzarik utzi haien posizioaz, "demokrata garen aldetik" eta "faxismoaren kontra".<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1. or.</ref><ref>{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/oroiteria/zer/estatu-kolpea/nafarroa|izenburua=ZergatikOroiteria - Lehen orduak|egunkaria=Berria|data=}}</ref><ref group="oh">21ean, ordea, [[Euzkadi Buru Batzarra]]k haien jarrera auzitan jarri zuen, eta posizio pragmatiko bat hartu. Alderdiaren ''[[El Día]]'' egunkariak uztailaren 21ean Errepublikaren aldeko komunikatu epel bat plazaratu zuen, baina Loiolako Altxamenduak eta tokian tokiko gertaerek bultzatu zuten, azkenean, errepublikaren alde lerratzera. Egañak aipatzen du ez zutela harrezkero borroketan parte hartu, zaintza-lanetan aritu baizik, eta horrela izan zen urriko [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|Euskal Estatutu]] arte.</ref> Sindikatuek greba orokorra deitu zuten uztailaren 19an, igandea, eta egun horretan bertan, kaleetatik jende armatua ibiltzen hasi zen, hasieran ehiza-eskopetak aldean; gainera, udatiarrei ibilgailuak konfiskatu zitzaizkien.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1-2 or.</ref> Hurrengo egunetan, Espainiako hainbat tokitatik (Madril, Bartzelona) eta bestela etorritako udatiar askok (aristokrata, bankariak, etab.) Hendaia, [[Donibane Lohizune]] eta [[Biarritz]]era pasa zuten muga.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'10" Altxatuek Donostia okupatzean, gehienak itzuli eta bertan hartu zuten ostatu Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean.</ref>
 
[[UGT]] eta [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] sindikatuek agertu zuten Altxamenduaren kontra mobilizatzeko gaitasun handiena, oro har jende gaztea. [[Komunista]]k izan ziren, bestalde, armak hasieratik hartu zituztenak.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:22'45''</ref> Aldi berean, Gasteizera Errepublikari laguntzeko milizia-zutabe bat igortzea erabaki zuten. Donostian, [[Loiolako kuartela|Loiolako kuartel]]eko Leon Carrasco koronelak agintari zibilekiko leiala zela adierazi zuen hasiera batean, baina uztailaren 21ean Jose Vallespin teniente koronelak altxamenduaren alde egin zuen Loiolan.