Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
287. lerroa:
==== Inpresionismoa ====
{{sakontzeko|Inpresionismo}}
[[Fitxategi:Claude Monet, Impression, soleil levant.jpg|thumb|400px|''"Impression, soleil levant"'' margoa, mugimenduari izena eman ziona. [[Claude Monet]], [[1872]].]]
Inpresionismoa XIX. mendearen azken herenean Frantzian, Parisen bereziki, sortu eta garatu zen pintura-joera eta estiloa da, [[arte modernoa]]ren mugimendu nagusietakoa. Artista inpresionistak [[1860]]an hasi ziren publikoki agertzen. Errealitatearen eta argiaren unez uneko aldaketak irudikatu nahiak elkarganatu zituen artista inpresionistak. Bestalde, pintura errealistaren kontrako erreakzioa ere izan zen, neurri batean. Inpresionistek paisaiak margotu zituzten batez ere, eta izadiari modu objektibo batez begiratzen eta norberak harekin zuen harremana adierazten ahalegindu ziren. Haien koadroetan ez dago ez islarik ez marrarik, eta lausoa da gauzen arteko muga. Margolari inpresionista nagusiak Édouard Manet, Claude Monet, Camille Pissarro, Pierre-Auguste Renoir, Alfred Sisley eta Edgar Degas izan ziren. 1886an desegin zen inpresionisten taldea. Mugimenduak iraultza estetiko bat ekarri zuen, eta eragin handia izan zuen geroko margolari askorengan. XIX. mendearen azken herenean, Europan oro har, eta Frantzian bereziki, bizi zen krisi-giroak berak eraginda agian, aurrerapen tekniko asko eta handiak gertatu ziren, eta garapenaren azkartasun horrek modak eta gustu estetikoak azkar aldatzea ekarri zuen aldi berean.
 
Musikan ere inpresionismoak bere eragina izan zuen. Musika mota honetan [[melodia]]ren gainetik [[harmonia]]k zuen garrantzi nagusia. Entzuleak musika-konposizio berreraiki behar du; artistak iradokizunak bakarrik ematen ditu. [[Claude Debussy]] izan zen musikagile garrantzitsuena. Beste artista ezagunak hauek izan ziren: [[Maurice Ravel]] euskalduna, ''[[Bolero (Ravel)|Bolero]]'' ren egilea, 1928; [[Paul Dukas]] eta [[Florent Schmitt]].<ref>Beltrando-Patier (1996), 738-263 or.</ref>
 
<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:Edgar Germain Hilaire Degas 021.jpg|[[Edgar Degas]]en ''Dantza klasea'' (1875), [[Orsay museoa]], [[Paris]].
Fitxategi:Georges Seurat 031.jpg|[[Georges Pierre Seurat]]en ''[[Grande Jatte uhartean igande arratsaldea]]'' (1884), [[Chicagoko Arte Institutua]].
Fitxategi: Vincent Willem van Gogh 128.jpg|[[Vincent van Gogh]] margolariaren ''[[Ekiloreak]]'' (1888), [[Neue Pinakothek]], [[Munich]].
Fitxategi:Paris 2010 - Le Penseur.jpg|[[Auguste Rodin]]en ''[[Pentsalaria]]'' (1902).
</gallery></center>
 
==== Sinbolismoa ====