Louise Bourgeois: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Louise Joséphine Bourgeois''' ({{IPA|lwiz buʁʒwa}} ahoskatua; [[Paris]], {{data|1911|12|25}} - [[New York]], {{data|2010|5|31}}) frantziar eskultorea izan zen.

== Biografia ==
1949an egin zuen lehenbiziko egurrezko eskultura monumentala ''Itsua itsua gidatzen''. 1951n, estatubatuar herritartasuna eman zioten; urte berean erosi zion [[New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa|MOMAk]] ''Irudia lotan'' obra. 1966an, ''Eccentric Abstraction'' izeneko erakusketa ospetsuan parte hartu zuen. 60ko hamarraldian Italiara joan eta marmola landu zuen. 1982an antolatu zuen New Yorkeko MOMAk Bourgeoisen lehen atzera begirako erakusketa handia, eta haren ehun obratik gora erakutsi zituen. 1991n, Frantziako Kultura ministerioaren sari nagusia jaso zuen, eta, 1994an, Parisko Arte Moderno Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. 2008an, [[Ohorezko Legioa]]ren domina eman zion [[Frantziako Gobernua]]k.
 
== Maman (ama), Bilboko armiarma ==
Bilbon, [[Guggenheim Bilbao Museoa|Guggenheim Bilbao Museoaren]] inguruetan, Bourgeoisen lan ezagun bat dago, ''Ama'' (''Maman'', 1999) [[armiarma]], 10 metroko altuerako eskultura ikusgarria.
 
''Ama 2''000. urtean [[Tate Modern]] museoaren Turbine Hall handiaren inauguraziorako eskatu zioten. Eskultura [[Altzairu|altzairuzko]] armiarma erraldoi itzel bat da, ia 9 metro garai dena. Badu zorro bat sabel azpian, eta [[Marmol|marmolezko]] 10 arrautza ditu; bere sabelaldea eta bularraldea, brontze zimurrez eginda daude. Haren ondoren, Bourgeoisek sortu zuen armiarma-eskulturen serie bateko handiena da Bilbon dagoena<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Ama - Museo Guggenheim Bilbao|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/guia-educadores/ama/|aldizkaria=Museo Guggenheim Bilbao|sartze-data=2018-08-31}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==