Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
41. lerroa:
=== Orografia ===
{{Zerrenda|Arabako mendien zerrenda}}
Hiru mendilerro nagusik zeharkatzen dute, ekialdetik mendebaldera, Araba: iparraldean, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugan, [[Aratz]], [[Elgea]], [[Anboto]] eta [[Gorbeia]] (gailurrik altuena, 1.475 m) mendialdeak hedatzen dira. Erdialdean altxatzen dira, Nafarroatik datozen kateei jarraipena emanez, [[Urbasa]], [[Andimendi]], [[Entzia mendilerroa|Entzia]], [[Iturrieta]], [[Gasteizko mendiak (mendilerroa)|Gasteiz mendiak]] eta [[Argantzun]] mendiak. Hegoaldean daude, azkenik, [[Kodes]], [[Izkiz,]] [[Toloñoko mendilerroa|KantabriakoToloño mendilerroa]], [[Toloño mendia]] eta [[Buradon]] aldeko mendiak zabaltzen dira. Ipar-mendebaldean ageri diren Kantaurialdeko haranak (Arabako Kantaurialdea, Nerbioi harana, 328 km<sup>2</sup>) sakonak dira, Bizkaia eta Gipuzkoakoen antzekoak. Gorbeia eta Elgea mendilerroetatik hegoaldera zabaltzen da [[Arabako lautada|Arabako Lautadak]], 785 km<sup>2</sup>-ko hedadura duen eremu laua (525 m), Gasteiz du hiri nagusi. Gasteiztik hegoaldera, berriz, Arabako Mendialdea ageri da (487 km<sup>2</sup>) Kanpetzu, Kodes, Kantauriko Mendikatea eta Gasteizko Mendien artean. Kantauriko Mendikatearen hegoaldean hedatzen da Arabako Errioxa (316 km<sup>2</sup>). Araba mendebaldeko haranak (Añana, 648 km<sup>2</sup>), urak Ebro ibaian isurtzen dituzten adarrek osatuak dira.
 
Herrialdeko mendirik garaiena [[Gorbeia]] (1.481 m) dugu, [[Bizkaia|Bizkaiko]] mugan dagoena. Bestela, [[ToloñokoToloño mendilerroa]]n [[Palomares]] (1.446 m) eta [[Peña del Castillo]] (1.432 m) mendiek ere 1.400 metroko maila gainditzen dute. Halaber, [[Altzaniako mendilerroa]]n [[Aratz]] (1.443 m) eta [[Kodesko mendilerroa]]n [[Joar]] (1.418 m) eta [[Kodes]] (1.414 m) tontorrak ere maila horren gainetik daude.
 
Probintzia osoko herririk garaiena [[Erroeta]] da, [[Arabako Mendialdea]]n, 1.025 metrorekin.