Goierriko gipuzkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak: bosgarren puntuan jada esana (Bokal arteko «g», «r» eta «d» galdu egiten dira)
75. lerroa:
* Goierritar hizkeran hika egitea gaur egun arte eta batez ere udalerri txikietan oso ohikoa izan da, baina erabilera apaldu egin da gazteen artean. Noka (neskei egiten zaien hitanoa), bereziki, ia erabat galdu da gazteen artean, euskaldunenak diren herri txiki eta auzoetan izan ezik. Adizki alokutiboen Goierriko erabileraren zenbait adibide: ''eman iezadak/iezadan eskua > emaiak/emaian eskue, joan hadi popatik hartzera > junai popatio hartzeaa.''
* Beste euskara batzuetan bezala (eta Euskaltzaindiak euskara batuaren ahoskerarako forma egokitzat onartua), Goierriko euskaran ere aldaketa hauek egin ohi dira, hitz baten bukaerako kontsonantea eta hurrengoaren hasierako kontsonantea aintzat hartuta: ''zz > tz, nz > ntz, lz > ltz, rz > rtz, ns > nts, ls > lts, rs > rts''. Adibidez: ''esan zuen > esa'''ntz'''on > mutur zikin > mutu'''rtz'''ikin'', eta abar.
* Azkarrago mintzatzeko helburuz, zenbait aditzetan ''d'' eta ''t'' hizkien galera. Adibidez: ''egiten du > ite o / itte o'', ''egiten duzu > ite ezu / itte ezu > itte ezu'', ''ikusi dute > ikusi ue'', ''eman didate > eman iate'', ''ikusi dizkiate > ikusizkie'', eta abar.
 
=== Hitzak eta esamoldeak ===