Juan Carlos I.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
109. lerroa:
== Aberastasun pertsonala eta esamesak ==
[[2012]]ko irailean, ''The New York Times''ek ''Un Rey escarmentado que busca la redención, para España y su Monarquía'' izeneko artikulua argitaratu zuen.<ref>{{es}} http://www.20minutos.es/noticia/1602409/0/the-new-york-times/articulo/rey-juan-carlos/</ref> Testua erregeak egunkaria bisitatu eta handik bost egunera zabaldu zen. Bisita hori [[Espainia]]ko egoera azaltzeko eta herrialdearen irudia hobetzeko egin zuen. Testu horretan, errege-erreginen familiaren aberastasuna 2.300 milioi dolar ingurukoa dela adierazi zen, hots, 1.800 milioi euro ingurukoa. New Yorkeko iturri batzuek esan zuten kalkulu hori ez zela izan ikerketa baten ondoriozkoa, baizik eta, aurretik publikatutako zifretan oinarrituta zegoela.
 
Zenbait maitelerekin erlazionatu izan dute, modu publikoenean [[Corinna zu Sayn-Wittgenstein]] alemanarekin. Juan Carlos I.aren izenean [[Saudi Arabia|Saudi Arabian]] negozioak egin izan dituela argitaratu izan da. Halaber, Corinnaren ahotsa ageri den grabaketak agertu dira, zeinean onartzen zuen Juan Carlosentzat dirua [[Suitza|Suitzan]] legez kanpo gordetzen lagundu zuela.
 
Haren aberastasunaren nondik-norakoak ordura arte argitaratu zituzten bakarrak ''Eurobusiness'' ([[2000]] eta [[2002]]) eta ''Forbes'' ([[2003]]) aldizkariak izan ziren. ''Eurobusiness'' lehenengoa izan zen 1.790 milioi eurori buruz hitz egiten, [[2002]]an argitaratu zuen zerrendan, [[Europa]]ko 400 pertsona aberatsenak azaltzen baitziren. Aurreko eranskinean, [[2000]]koan, Juan Carlos I.ari 1.681 milioi estimatzen zitzaizkion, baina horren inguruko erreakzioak ez ziren iritsi [[2002]]ko zenbakia argitaratu zen arte. Bertan esaten zenaren arabera, Juan Carlos I.aren familiak ondasun asko jarauntsi zituen [[Espainia]]n eta [[Europa]]ko beste leku batzuetan, hala nola, [[Mallorca]]ko irla bat... Arte lan ugari ere eskuratu zuen baina erregetza espainiarraren aberastasunaren iturri garrantzitsuena 40ko hamarkadaren amaieran, monarkia berrezartzeko [[Francisco Franco|Franco]] jeneralaren eskutik antolatutako erakunde batetik dator. Erregeak 545 milioietan baloratutako aberastasun pertsonala dauka eta horrez gain, familiaren ondasunak kontrolatzen ditu, 1.136 milioi eurotan baloratuta daudenak.
125 ⟶ 127 lerroa:
[[2010]]eko [[maiatzaren 8]]an, tumore bat kendu behar izan zioten Bartzelonako ''Hospital Clínic''-ekin lotura duen entitatean.
 
[[2012]]ko [[apirilaren 14]]an aldakatik operatua izan zen, [[Madril]]go Quirón San José ospitalean, [[Botswana]]n ehizatzen ari zela erori izanagatik. Orduan jain zen [[Corinna zu Sayn-Wittgenstein]] maitalearekin zegoela han. Aurrerago, erregeari protesi bat ezarri zioten ezkerreko aldakako artikulazioan.
 
[[2013]]ko [[martxoaren 3]]an, ebakuntza egin behar izan zioten, [[Madril]]go Milagrosako klinikan, lunbarretako arazo batzuengatik.