Jose Maria Iribarren: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura: Vida Vasca
4. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]n [[Zuzenbide]]a ikasi zuen, [[Deustuko Unibertsitatea]]n. Tuterara itzulitakoan ''Navarra'' astekaria sortu zuen (1932). Espainiako Gerra Zibila hastean [[Emilio Mola|Mola]] jeneralaren idazkari politikoa zen. Iribarren [[etnografia|etnografo]] eta [[folklore|folklorista]] trebea zen. [[Nafarroako historia]], ohitura eta hizkera zertzeladen biltoki utzi ezinezkoak dira haren liburuak. ''Príncipe de Viana'' eta ''[[Vida Vasca]]'' aldizkarietan plazaratu zituen idazlan gehienak. Obra nagusiak hauek dira: ''Navarrerías-Album de variedades'' (1946), ''Vocabulario navarro'' (1952), ''El moro corellano y los bandidos de Lanz'' (1955), ''Pamplona y los viajeros de otros siglos'' (1957), ''Adiciones al vocabulario navarro'' (1958); bigarren argitalpena eranskin guztiekin, 1984, [[Ricardo Ollaquinda]]k prestatua, ''Ramillete español'' (1965), ''Retablo de curiosidad'' (1965) eta ''Espoz y Mina el liberal'' (1967). [[Real Academia Española]] eta [[Euskaltzaindia]]ren kidea izan zen.
 
Bere libururik ezagunenak [[paremiologia]]koak dira, batez ere [[1955]]ean lehenengoz argitaratua baina gero askotan zabaldutako ''El porqué de los dichos. Sentido, origen y anécdota de los dichos, modismos y frases proverbiales de España con otras muchas curiosidades''.