Katalina Erauso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
[[1592]]an jaio zen, [[Donostia]]n, Migel Erausoren eta Maria Perez de Galarragaren alaba. Lau urte zituela [[Antigua (Donostia)|Antiguako]] domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso egokia, eta, beste moja bat astindu ondoren, [[1603]]. urtean [[Gasteiz]]a ihes egin zuen, baserritar gizonezko jantzita, ''Francisco de Loyola'' izenarekin.
 
Handik aurrera gizonezko jantziak erabili zituen beti. Urte hartan berean [[Amerika|Ameriketara]] jo zuen, [[Panama]] aldera, eta handik [[Peru]]ra. [[Txile]]ra joanda, bere anaia hil zuen ezpata borroka baten ondoren (hil eta gero konturatu zen bere anaia zela), eta [[Argentina]]ra jo zuen, [[Andeak|Ande]] mendietan barrena, justiziari itzuri. Perura jo zuen berriz ere, [[Bolivia]]n zehar, eta [[Cusco]]n liskar batean gizon bat hil zuela eta, [[Guanamanga]]ko apezpikuaren etxean babestu zen, larri zaurituta. Hil zorian zegoela, emakume zela aitortu zion apezpikuari, eta berria [[Espainiar Inperioa|Espainiako koroaren mendeko lurralde guztietara]] zabaldu zen.
 
Komentu batean egon zen ondoren. [[1620]]. urtean [[Europa]]ra itzuli zen, eta Espainian [[Filipe IV.a Espainiakoa|Filipe IV.a]] erregeak egin zion harrera. [[Erroma]]ra jo zuen gero, eta [[Urbano VIII.a]] aita santuak hartu zuen han. [[1624]]an hasi zen bere autobiografia idazten, eta hurrengo urtean eman zuen liburua argitara. [[1630]]ean Ameriketara jo zuen berriro, eta Mexikoko [[Veracruz (hiria)|Veracruz]] hirian itzaintzan jardun zuen hil zen arte, ''Antonio de Erauso'' izenaz.