Burgosko katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
20. lerroa:
[[XI. mende]]an Burgos apezpiku-hiritzat izendatu zuen Alfonso VI.a erregeak. Honek sustatu zuen Andra Mariari dedikatutako katedrala eraikitzea, [[erromaniko]] estiloa zuena eta Jacako katedrala edo San Martín de Frómistako elizaren estilokoa zena.
 
Hala ere, bi mende geroago eraikin handiagoa behar zutela jabetu ziren, Erresumako hiriburu sinbolikoa zenez, aurreko tenplua eraitsiz eta [[1221]]ean berriari ekinez. [[Fernando III.a Gaztelakoa]] eta Maurizio apezpikua izan ziren sustatzaileak, eta lanen zuzendariaren identitatea ezezaguna da, aditu batzuk Johan de Champagne arkitekto eta eliz-gizon frantziarra zela pentsatzen dutelarik. 1240an zuzendari moduan beste frantziar bat ibili zen, Enrique maisua izenekoa, [[Reimseko katedrala]]k inspiraturik. Lanek azkar egonegin zuten aurrera eta [[1260]]an kontsakratu zuten.
 
XIII. mendeko bigarren erdialdetik XIV.eko hastapenak arte, alboko nabeetako kaperak osatu zituzten eta klaustro berria eraiki zuten. XV.enean Coloniatar familiak fatxada nagusiko dorreen orratzak gehitu zituzten, gurutzaduraren gainean zinborioa eta Kondestableen Kapera. XVI. mendean, kapera batzuen aldaketez gain, Juan de Vallejok zinborio berria altxatu zuen, aurrekoa urakan batek hondatu zuenez. XVIII.enean Santa Teclaren Kapera, Erlikiena eta Sakristia egin zituzten.