Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 80.103.165.182 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Iñaki LL wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
Orriaren edukiaren ordez, «* Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak == XD == {{commonskat}}{{atari|Nafarroa|Nafarroa}} * Kategoria:Nafarroako Erresuma» jarri da
1. lerroa:
{{Antzinako herrialde infotaula
| izena= Nafarroako Erresuma
| izena bertako hizkuntzan=Regnum Navarrae
| hasiera urtea=[[1158]]
| amaiera urtea=[[1620]]
| gobernua=[[Monarkia|Oinordetzako monarkia]]
| bandera=Bandera de Reino de Navarra.svg
| armarria=Escudo del Reino de Navarra.svg
| nongo=Nafarroako
| mapa=Map Iberian Peninsula 1030-es.svg
| mapa testua= [[Iruñeko Erresuma]] (laranjaz) 1030ean
| gert1=Ezarpena
| gert2=Zati bat Espainiarekin batzen da
| gert3=Beste zatia Frantziarekin batzen da eta erresuma ezeztatzen da
| gert1 data=[[824]]an [[Iruñeko Erresuma]] gisa eta [[1158]]an Nafarroako Erresuma
| gert2 data=[[1522]]an [[Nafarroa Garaia]]ren inbasioa eta konkista</br>[[1841]]an "Nafarroako Erresuma" tituluaren kentzea
| gert3 data=[[1620]]
| a1=[[Iruñeko Erresuma]]</br>(824-1158)
| a1 bandera= Sign_of_Sancho_VII_of_Navarre.svg
| o1=[[Frantziako Erresuma]] (1620)
| o2=[[Espainiako Erresuma]] (1522)
| o1 bandera=Pavillon royal de France.svg
| o2 bandera=Flag of New Spain.svg
| hiriburua=[[Iruñea]] (824-1522)</br>[[Paue]] (1522-1620)
| hiriburu mota=Hiriburua
| hizkuntza=[[Euskara]], [[nafar-aragoiera]], [[latina (argipena)|latina]] eta [[gaskoi (argipena)|gaskoia]]
| erlijioa=[[Katolizismo|Kristau Katoliko Erromatarra]]
| eremua=11.716
}}
'''Nafarroako Erresuma''' [[Europa]]ko [[Erdi Aroa]]n [[IX. mendea|IX]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeen]] artean izan zen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egitura politiko independentea izan zen. Hasierako garaian [[Iruñeko Erresuma]] izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen.
 
Erresumaren hedadura [[XII. mendea|XII. mendetik]] gutxituz joan zen, batetik [[Gaztelako Erresuma]]k [[Nafarroa Garaia]] inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren lurraldeak [[Frantzia]]ko koroarekin batu zirenean. Hedadurarik handiena [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso III.a]] "Handia" errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta [[Ebro]] ibaitik hegoalderantz zabalduta.
 
[[Eneko Aritza]] buruzagiak sortu zuen [[824]]. urtean, [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako lehen erregea]] izan zenean. Erresuma independentea izateari [[1620]]an utzi ziola esan daiteke.
 
Erresuma izaera behin betiko 1841. urtean ([[Lehen Karlistaldia]] amaitu ondoren) galdu zuen [[Nafarroa Garaia]]k eta 1789. urtean ([[Frantziako Iraultza]]rekin) [[Nafarroa Beherea]]k.
 
== Historia ==
=== Aurreneko historia ===
{{sakontzeko|Baskoniako dukerria}}
[[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erresuma]] [[baskoi]]en lurralde tradizionalean sortu zen. Izan ere, [[Iruñea]], [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] erresumaren hiriburua, [[Ponpeio]] jeneral [[antzinako Erroma|erromatarrak]] gotortutako hiria baitzen (''Pompaelus'' [[latin]]ez). Lurraldea erromatarrek guztiz menperatuta zeukaten [[K. a. 74]]rako, eta lehendabiziko mendeetan, baskoiek ez zuten inolako arazorik sortu. Are gehiago, erromatar armadan parte hartu zuten.
 
[[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]]ren gainbeherarekin ditugun datuak murritzagoak dira. Badirudi [[antzinako germaniarrak|antzinako germaniarrek]] [[Pirinioak]] gurutzatu nahi izan zituztenean, bertako nobleen multzo batek aurre egin omen ziela. Urte batzuk geroago, [[bagaudak|bagauda]] izeneko jendetza matxinatu zen [[V. mendea]]n baskoien lurraldean.
 
Edonola ere, erromatarren agintea desagertuta, [[bisigodo]]ak bilakatu ziren [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulako]] botere nagusia. Hainbat errege godok baskoien aurka egin zuten borroka. Geroagoko zenbait kroniketan irakur daiteke errege horietako askok baskoiak menderatu zituztela (''[[domuit vascones]]''), baina behin eta berriro menderatu beharrak esan nahi du, ziurrenez, ez zituztela inoiz menderatzen. Datuak urriak izanda, ez dago garbi noraino menderatu zuten bisigodoek baskoien lurraldea. Iruñean bisigodoen hilerria agertu da, eta Iruñeko apezpikua agertzen da garai honetako [[Toledo]]ko kontzilioetan.
 
Iparraldeari dagokionez, datu gutxi ditugu. [[VII. mendea]]n errege [[frankoak|frankoek]] gaskoien (iparraldeko baskoien) lurraldea okupatu nahi izan zuten. Badirudi frankoek agintea galdu ahala nagusitu zirela bertakoak, eta [[Akitania]]n zehar hedatu omen ziren.
 
=== Orreagako gudua ===
{{sakontzeko|Orreagako gudua}}
[[VIII. mendea]]n, frankoek agintea hegoalderantz zabaldu zuten berriro. [[Karlomagno]] errege handiak Zaragozako buruzagi arabiarrarekin akordio bat egin zuen, hark [[Zaragoza]] hiria eman ziezaion, baina gudaloste [[frankoak]] hirira iristean, iruzur egin ziotela konturatu zen. Horren ondorioz, Karlomagnoren tropek [[Iruñea]] suntsitu zuten eta baskoiek mendeku hartu zuten [[Pirinioak|Pirinioetan]], Orreagan, segada batean soldaduak ustekabean harrapatuz [[778]]ko [[abuztuaren 15]]ean. [[Errolan]], Karlomagnoren lotinant bat, hil zen gudu hartan. Gertakari haietan oinarriturik, frankoek ''[[Errolanen kantua|Errolanen Kantorea]]'', lehen gesta-kanta, idatzi zuten. Hala ere, kanta horrek frankoen ikuspuntua adierazi zuen: frankoen aurkari baskoiak armada musulman gisan agertu ziren eta Errolan printzea borroka eginez heroi moduan hil zen gudu odoltsu batean, eta ez segada batean harrapatuta.
 
{{Euskal Herriko historia aurkibidea
| irudia =Bandera_Navarra.svg
| irudi tamaina = 180px
}}
=== Iruñeko Erresuma ===
{{sakontzeko|Iruñeko Erresuma}}
Orreagako porrota gorabehera, hurrengo urteetan frankoen boterea handituz joan zen [[Pirinioak|Pirinio]] aldean ere. Izan ere, [[785]]ean [[Girona]] eta [[801]]ean [[Bartzelona]] konkistatu zituzten. Garaiko ohiturari eutsita, konderri asko sortu zituzten Pirinioetako ekialdean. Mendebaldean, badirudi [[806]] eta [[812]] bitartean, Iruñea frankoen mende zegoela. Baina [[Karlomagno]]ren heriotzarekin ([[814]]) eta [[Luis Errukitsua|Ludovico Pio]] semearenarekin ([[840]]) frankoen botereak behera egin zuen nabarmen.
 
Pirinioen hego-mendebaldean beste botere bat nagusitu zen orduan: [[Ebro]] ibaiaren inguruko [[Banu Qasi]] familiarena, hain zuzen. Haiei lotuta, [[824]]. urtearen inguruan Iruñean agintea lortu zuen [[Eneko Aritza]]k, Iruñeko lehen erregetzat hartzen denak.
 
Erresuma bere goren mailara Ximena dinastiarekin lortu zuen, [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso III.a]] errege zela: Euskal Herriko lurralde guztiak koroa beraren menpe jarri zituen X. mendean, eta, Iruñeko errege izateaz gainera, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] [[Aragoi]]ko, [[Ribagorza]]ko eta [[Sobrarbe]]ko konde ere izan zen.
 
=== Nafarroako Erresumaren botere galera ===
[[Fitxategi:Euskal_Herriko_hizkuntzak_eta_gutxiengo_erlijiosoak_Behe_Erdi_Aroan_(XIII).png|thumb|Euskal Herriko hizkuntzak eta gutxiengo erlijiosoak Behe Erdi Aroan (XIII).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak|sartze-data=2017-11-21}}</ref>]]
Erresuma [[errekonkista]]n, ezin izan zuen hegoalderantz hedatu, [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] konkistek Nafarroari aukera hori kendu ziotelako.
 
Nafar ekonomia ahul zegoen eta Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan izan ziren barne gerrek ahultasun politikoa ere eman zioten.{{erref behar}} Horretaz baliatuta, Gaztela hainbat herrialderi laguntza eskaini zien nafar koroatik aldentzeko eta Gaztelakoari hurbiltzeko.
 
==== Euskal Herriko lurren banaketa ====
[[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfonso VIII.a Gaztelakoak]] [[Gipuzkoa]] konkistatu zuen [[1200]]. urtean.<ref>Idoia Arrieta Elizalde: [http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-04-08/004/001/lege_info.htm «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista»], ''Berria'', 2011-04-08.</ref>
 
[[1224]]an, [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[ordezkari]]ak (''tenente'') [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erregeari eman zion lurralde hori, nafar erregearen ordezkari hori eta bere ondorengoak Bizkaiko Jaun izatearen truke. [[1379]]an [[Joanes I.a Gaztelakoa|Haroko Joanes]] jaun bizkaitarra [[Gaztela]]ko errege bihurtu zen; dena den, [[Bizkaia|Bizkaiko]] jaun izateari eutsi zion.
 
[[1234]]an, [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a]], azken errege [[baskoi]]a, hil zen eta Xanpaina familiak hartu zuen nafar koroa.
 
[[1332]]an, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] tropek [[Araba]] okupatu zutenez, errege [[gaztela]]rra onartu behar izan zuten [[araba]]rrek.
 
[[1449]]an, [[Frantzia]]k [[Zuberoa]] okupatu zuen, [[Gaston IV.a Foixkoa|Gaston Foixkoaren]] agintepean (artean, [[Ingalaterra|ingelesen]] menpe zegoen).
 
[[1450]]ean, [[Aiherrako Hitzarmena|Aiherreko itunaren]] ondorioz, [[Frantzia]]k [[Lapurdi]] hartu zuen, lapurtar foruen truke. Gainera, [[1451]]n, Frantziak [[Baiona]] konkistatu zuen, [[Lapurdi]] osoa bereganatuz.
 
[[1463]]an, [[Luis XI.a Frantziakoa|Frantziako Luis XI.ak]] eta [[Henrike IV.a Gaztelakoa|Gaztelako Henrike IV.ak]] Nafarroako Erresuma partekatzea erabaki zuten. Hala ere, [[1483]]an, [[Bearno]] familiako [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Foixekoak]] hartu zuen nafar koroa.
 
== Erresumaren bilakaera kartografiaren bidez ==
<gallery>
File:España910.jpg|Nafarroako Erresuma 910ean
Fitxategi:Leon_1030.png|Nafarroako Erresuma 1030ean
Fitxategi:506-Castile 1210.png|Nafarroako Erresuma 1210ean
Fitxategi:CastillaLeon 1360.png|Nafarroako Erresuma 1360an
File:España CarlosI.jpg|Nafarroako Erresuma 1519-1556 bitartean
</gallery>
 
=== Nafarroako Konkista ===
{{sakontzeko|Nafarroako konkista}}
 
[[1512]]an, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoaren]] tropek Nafarroako Erresuma eraso, konkistatu eta anexionatu zuten. Hala ere, Nafarroa Garaiak ez zuen erresuma titulua galdu 1841 arte. Urte hartan [[probintzia]] soil bilakatu zen.
 
[[File:Polverel Tableau Navarre.png|thumb|upright|Nafarroaren subiranotasuna defendatu zuen [[Étienne Polverel|Polverel]]en txostena (1789)]]
[[Nafarroa Beherea]]k erresuma independente gisa iraun zuen [[Bearno|Biarnorekin]] batera [[1620]]. urte arte. Urte horretan, [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.a]] Frantzia eta Nafarroako Erregeak bertan behera utzi zituen Nafarroako instituzio nagusiak. 1589az geroztik, Nafarroako [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III.a]] Frantziako Henrike IV.a bihurtu zen, eta bi erresumok lotura pertsonal bitartez elkartu zituen, ez legez. Frantziako Erresumako erregeek "Frantzia eta Nafarroako Errege" titulua eraman zuten harrezkero.
 
[[1620]]an, Nafarroa eta Frantziako [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII]] erregeak Nafarroa Frantziako koroarekin batu zuen eta, hartara, Frantziak indarrik gabe utzi zuen Nafarroa Behere eta Bearnoaren subiranotasuna.
 
=== Nafarroako Foruak ===
{{sakontzeko|Hego Euskal Herriko foruak}}
Erresumak bere foruak mantendu zituen [[Gaztelako Erresuma]]n sartu arren.
 
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi lurraldeek mantendu zituzten foruak eta bakoitzak bereak garatu ziren, frantses eta espainiar zentralizazio prozesuek guztiz indargabetu zituzten arte.
 
[[Nafarroa Garaia]] da foru-izaera mantendu duen Euskal Herriko lurralde bakarra, bi erreforma sakon izanda, bata [[Nafarroako Lege Hitzartua|1841ean]] eta bertzea, [[nafarroako Foru Hobekuntza|1982an]].
 
==Nafarroaren armarriko kateak==
Ximena dinastiako azkena [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a]] izan zen. Penintsula iparraldeko beste erregeekin batera, [[Navas de Tolosako gudua]]n hartu zuen parte, eta bera izan zen buruzagi [[almohade]]en dendara sartu zen. [[Nafarroako armarria]]ren kateek gudu hori gogoratzen dutela baieztatu izan da duela mende batzuetatik hona, hala [[Hego Euskal Herria|hego euskal herritarren]] espainiartasuna indartzen delakoan. Dena den, berriki [[Tomás Urzainki|Tomas Urzainki]] nafar historialariak azaldu du dokumentatuta dagoela kateen armarria bazela Nafarroan lehenagotik, adibidez: Lizarrako San Mikel elizan (1160), Iruñeko Biblian (1189) eta [[Chartresko katedrala|Chartresko katedralean]].
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Nafarroako errege-erreginen zerrenda|Nafarroako erregeen zerrenda]]
* [[Nafarroa Garaia]]
* [[Nafarroa Beherea]]
* [[Nafarroako Erresumako kronologia|Nafarroako erresumako kronologia]]
* [[Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak]]
 
== Kanpo loturakXD ==
{{commonskat}}{{atari|Nafarroa|Nafarroa}}
 
*
 
* [http://www.bideoak.info/?p=530 Floren Aoizen hitzaldia: Nafarroako Erresuma desegiteko bilakabidea. Bideoa]
 
[[Kategoria:Nafarroako Erresuma]]