Zuberera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Euskalkiak koldo zuazo 2008.png|righteskuinera|330px|thumb|{{legenda|#d2d25e|Zuberera}}]]
[[FileFitxategi:Zuberotar euskararen mapa (Koldo Zuazo, 2015) 04.jpg|thumb|330px|Zuberotar euskararen gaur egungo mapa ([[Koldo Zuazo]], 2015)]]
'''Zuberera''' edo '''zuberotar euskara''' (tokiko euskalkian, ''xiberotarra'' edo ''Xiberoko eüskara'') ipar-ekialdeko [[euskalki]]a da, [[Zuberoa]] ia guztian eta administrazioz [[Bearno]]koa den [[Eskiula]]n mintzatzen dena.
 
Bere kokagunea dela eta, [[bearnera|biarnesaren]] ([[okzitaniera]]ren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu izan da: '''[[Pettarra]]'''ko aldaera iparraldean eta '''[[Basabürüa|Basabürü]]'''koa hegoaldean. Iparraldeko zenbait herrixka [[Amikuze]]ko euskarara hurbiltzen dira, eta hangoa behenafar eta zuberotarraren tarteko hizkeratzat hartzen da. Herri horiek [[Domintxaine-Berroeta]], [[Arüe-Ithorrotze-Olhaibi]], [[Lohitzüne-Oihergi]] eta [[Etxarri]] dira.
 
Bere urruntasun administratibo eta geografikoagatik, [[euskara batu]]arekin desberdintasun handien dituen euskalkia da [[bizkaiera]]rekin batera, bai ahoskeran (azentu markatua, ''ü'' hotsa eta txistukari ahostunak), bai hiztegian eta morfologian. Euskalkien artean, egun desagertua dagoen [[erronkariera]]rekin antzekotasun gehien zituen euskalkia da; hainbeste, non [[Luis Luziano Bonaparte|Bonaparteren]] sailkapenean dialekto bakarra osatzen baitzuten.
 
== Ezaugarri orokorrak ==
[[FileFitxategi:Niko Etxart abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan.webm|thumb|[[Niko Etxart]] altzürükütar abeslaria, [[Koldo Zuazo]]rekin hizketan, zuberotar euskararen erakusgarri.]]
 
Gainerako euskaldunengandik bereiz samar ibili dira zuberotarrak, eta hizkuntzan ere ezagun dira horren ondorioak: eten nabarmena dago [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]] bitartean. Aspaldiko garaietan gehienbat, zuberotarrek lotura estua eduki dute [[Bearno]]rekin, eta [[gaskoi (hizkuntza)|gaskoia]] da, hain zuzen, zuberotar euskararen bereizgarri askoren jatorria.<ref name=ZuazoEuskalkiakCom>[[Koldo Zuazo]]: [http://euskalkiak.eu/ezaugarriak.html ''Euskalkiak.com''].</ref>
26. lerroa:
:b) '''rd''' edo '''rth''' aurretik eta ondotik: ''úrdin'', ''urthail''.
 
:c) '''s''' aurrean, ia inoiz ez: ''ikhúsi'', ''bústi'', ''gustátü''.
 
:d) '''u''' zaharra ez denean: ''Nun'' (non), ''huñ'' (oin), ''ezkúntü'' (ezkondu).
 
* '''o > u''', ia erabat: ''uhuñ'' (ohoin, lapur), ''hun'' (on). Galdetzaileak: ''nur'' (nor), ''nuiz'' (noiz), ''zuñ'' (< zoin), eta abar.
 
* '''i - ü > ü - ü''': ''düzü'', ''nündüzün'', ''ükhüzi'' (ikuzi, garbitu), ''üthüri'' (iturri), ''üngürü'' (inguru).
 
* '''üa > ia''': zah. aingürüa > egun ''aingü(r)ía'' (aingerua).
38. lerroa:
* '''au > ai''' ia erabat: ''gaiza'' (gauza), ''gai'' (gau), ''iáñ'' (iraun).
 
* Euskararen bokal [[sudurkari]] zaharrak gorde dituzte zubererak eta [[erronkariera]]k: ''ãhãl'', ''ãmã'', ''ãhãri'', ''mĩhĩ'', e.a.
 
;Kontsonanteak
48. lerroa:
* Hasperena kontsonante ondoren, [[Iparralde]]ko beste mintzoetan baino gehiago: ''bethi'', ''aiphátü'', ''ikhúsi'', ''belhar'', ''lanhú'', ''urhentü'' (bukatu).
 
* '''n''', '''l''' ondoren, '''p''' eta '''t''' zaharrak gorde dira: ''-entako'', ''sükhalte'' (sukalde), ''etxalte'' (etxalde, baserri), ''igante'' (igande), ''hántik'' eta ''hánko'' (handik eta hango), e.a.
 
;Azentua
 
* Gehienetan, azkenaurreko silaban: ''bezaláko''.
 
Baina:
 
:a) ''neská jin düzü'' (neska etorri da) singularrean, ''zuñ néska'' (zein neska) mugagabean
 
:b) ''ginén'', ''zinén'' < ''*ginaen'', ''*zinaen''.
 
:c) Singularra eta plurala bereizteko: lagü´nak/lagünék, lagüná(r)i/lagünér, lagünáen/lagünén
 
:d) ''ardú'', ''gazná'', ''orgá'' < ''*ardano'', ''*gaztana'', ''*organa''.
89. lerroa:
 
=== Aditz morfologia ===
[[Fitxategi:AditzLaguntzaileaZubereraz.png|thumb|300px|righteskuinera|''Izan'' eta ''ukan'' aditzen taula osoa, non aditz laguntzaileen jokaera ikus daitekeen.]]
 
* Partizipioa + -RIK: ''nekaturik'', ''egonik'', ''emanik'' vs. nekatuta/nekatua, egonda/egona, e.a.
122. lerroa:
* [http://www.hiru.com/euskara/euskara_00680.html Zuberera] Hiru.com webgunean
* [http://www.suazia.com/index.php?Hizkuntza:Xiberotarra Sü Aziaren webgunean]
* [http://andima.armiarma.com/maia/maia0123.htm Txomin Peillen, "Mintzaje ta eskola Ziberoan", Maiatz 1 (1982-otsaila)]
* [http://etgz.files.wordpress.com/2008/01/berriazuazoeuskalkienjatorri.pdf Koldo Zuazo, "Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz", Berria 2007-XII-9]
* [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1236848129 Mikel Hernandez Abaitua, "Euskara batua, bizkaiera eta zuberera"]