William James: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia ==
William James [[New York]]en jaio zen, [[AEB]]etan, [[1842]]ko [[urtarrilaren 11]]n. Aita Swedenborgeko teologo nabarmen bat izan zen Henry James Sr. izan zuen, garaiko elite literario eta intelektualak ondo ezagutzen zituena eta ama, berriz, Mary Robertson Walsh izan zen. Lau senide izan zituen: [[Henry James|Henry (idazlea)]], Garth Wilkinson, Robertson eta Alice. Dizdira intelektual nabarmena zuten familiako kide batek baino gehiagok.
 
William Jamesek alemaniera eta frantsesa hitz egiten zituen eta kosmopolitismoa sustatu zuen. Haurra zenean, familiak bidaia pare bat egin zuen [[Europa]]ra eta horrek bizitzan zehar beste 13 bidaia egiteko bide eman zion<ref>http://www.unav.es/gep/JamesPerfilBiografico.html</ref>.
 
Osasun arazo ugari izan zuen, begietan, bizkarrean, urdailean edo azalean. Depresioak ere hartu ohi zuen eta bere buruaz beste egiteko pentsamenduak ere izaten zituen.
 
[[1864]]an, medikuntza ikasten ari zen [[Harvard]]en, baina [[1865]]ean, eten egin zuen Louis Agassiz naturalistarekin batera [[Amazonas ibaia]]n zehar espedizio bat egiteko xedean. 8 hilabete geroago, bidaia utzi beharrean izan zen, mareoak jasan zituelako eta [[baztanga]]k heldu ziolako.
 
Berriro utzi zituen ikasketak [[1867]]ko apirilean, berriro gaixo. [[Alemania]]rantz bidaiatu zuen sendatzeko asmoz eta hantxe egon zen [[1868]]ko azarora arte. 26 urte zituen eta idazten hasita zegoen, jada.
 
Ez zuen sekula medikuntza praktikatu eta filosofia eta psikologiarantz biratu zuen bere interesak.
 
[[1878]]ko [[uztailaren 10]]ean, Alice Gibbensekin ezkondu zen eta bikoteak 5 seme-alaba izan zituen<ref>http://www.unav.es/gep/JamesPerfilBiografico.html</ref>:
22. lerroa:
* Alexander (artista) ([[1890]]eko [[abenduaren 22]]an).
 
Jamesen osasunak okerrera egin zuen. [[1909]]an, gaizki sentitzen zen, baina azken bidaia bat egin zuen [[Europa]]ra, [[1910]]ean. Anaia [[Henry James|Henry]] bisitatu zuen [[Londres]]en eta bere bizitzako obra garrantzitsuenetariko bat argitaratu zuen: ''The Meaning of Truth: A Sequel to "Pragmatism"''. [[Nauheim]]en ([[Alemania]]) bainuak hartzeko aprobetxatu zuen eta [[Henri Bergson]]ekin bildu zen [[Paris]]en. [[AEB]]etara itzuli zen abuztuan. Ez zen bere betiko [[Cambridge]]ko etxera joan, [[Chocorua]]ko udako etxera baizik. Hantxe hil zen [[Chocorua]]n, [[New Hampshire]]n, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBAEBetan]]etan, [[1910]]eko [[abuztuaren 26]]an.
 
Alice senarraren logelan sartu zen, esne pixka bat emateko asmoz -hori zen hartzen zuen gauza bakarra-. Hasieran lo zegoela pentsatu zuen, baina berehala ikusi zuen ez zela betiko kontua: James konortea galduta zegoen. Handik gutxira hil zen<ref>http://www.unav.es/gep/JamesPerfilBiografico.html</ref>.
 
== Pentsamendua ==
31. lerroa:
[[Pragmatismo]]ak emandako filosofo nagusietakoa izan zen, [[Charles Sanders Peirce]] filosofoaren jarraitzailea. Errealitatea ezagutzeko bide bakarra [[indukzio (argipena)|indukzio]] metodoa dela zioen, eta horri buruzko ikuspegi mugikorra eta anitza eman zuen filosofia [[arrazionalismo|arrazionalistaren]] eta [[apriorismo|aprioristaren]] aurka.
 
Gogamenaren prozesu subliminal eta fenomeno paranormalen ikertzaile sutsua, garaiko zientzialariak eskandalizatu zituen ''healers'' (kuranderoak edo karrerarik gabeko sendagileak) deritzonen lana defendatu zuenean.
 
[[1904]]an, ''Ba ote da gogamenik?'' argitaratu zuen ''Journal of Philosophy, Psychology, and Scientific Methods'' aldizkarian, gero, [[1912]]an, ''Essays in Radical Empiricism'' barnean aterako zena. Subjektu eta objektuaren artean dagoen dualismoa barrera latza zela [[epistemologia]]rentzat frogatu nahi zuen eta autokontzientzia -mundu materialari kontrajartzen zitzaion entitate bezala ulertua- baztertzeko garaia zen<ref>https://psicologiaymente.net/biografias/william-james-padre-psicologia-america</ref>.
 
[[1907]]an, ''Pragmatism: A New Name for Old Ways of Thinking'' aurkeztu zuen , ''Pragmatismoa: izen berri bat pentsamenduaren bide zaharrentzat''. [[Pragmatismo]]a da ika-mika metafisikoak baretzen lagunduko duen metodoa, bestela, bukaezinak direnak. Mundua bakarra da ala bat baino gehiago daude? Askea da ala ez? Materiala ala espirituala? Metodo pragmatikoak nozio bakoitza interpretatzera eramaten gaitu eta dagokion ondorio praktikoak ateratzera. Ba ote dago alderik bata ala bestea aukeratzean? Ez balego, bi alternatibak gauza berbera lirateke eta ika-mika bertan behera geratu beharko luke. Jamesek pragmatismoa metodoa dela puntualizatzen du eta, horregatik, bere liburuak ez du emaitza konkreturik ematen, munduari aurre egiteko modu bat baita.
 
Bizitza osoan jarraitu zion [[depresio]]ak eta bere burua ''bizitzera behartu zuela'' zioen.
 
Egiaren kontzeptua ere landu zuen. Egiaztatzea da beharrezkoa eta, horretarako, ideiak kateatu behar dira, bata bestearen atzetik, harmonian eta oinarrizko funtzioa bete behar dute: norbanakoarentzako tresna garrantzitsuak dira, aukera ezberdinen artean gidatuko dutenak, errealitatera ondo egokituz. Egia horiek lortzea ez da helburu bat, beste behar batzuk aseko dituen bitarteko bat baizik. Egia dena baliozkoa da eta gordetzeak merezi du.
 
''Litekeena'', erreala baino zerbait gutxiago eta erabat irreala baino zerbait gehiago dena, zentzunaren nozio bikain horietako beste bat da. Erruki gabe kritikatu arren, nozio horiek iraun egiten dute; eta presio kritikoa laxatzean, berriro euretara jotzen dugu. ''Norbera'', ''gorputza'', zentzu substantzial edo metafisikoan; nozio horietako batek ere ez die ihes egiten pentsamendu era horiei. Praktikan zentzunaren denkmittelak etengabe ateratzen dira garaile. Gizaki orok, eskolatua izan arren, oraindik ere zentzunaren eran pentsatzen du edozein ''gauzaz'', hau da, bere atributuak trukagarritasunez ''sostengatzen'' dituen unitate-subjektu iraunkor gisa. Inork ez du zintzo eta tinko erabiltzen lege baten bidez elkarturiko sentsumen-nolakotasunen multzo baten nozio kritikoagoa. Kategoriok eskuan, planak egiten ditugu eta asmaketan ibiltzen gara era berean, eta esperientziaren zatirik urrunenak begien aurrean ditugunarekin lotzen ditugu. Gure azken filosofia kritikoenak moda eta fantasia hutsak besterik ez dira pentsamenduaren ama- hizkuntza honen aldean<ref>http://www.hiru.eus/hirupedia?p_p_id=indice_WAR_w25cIndexWAR_INSTANCE_zPs2&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_pos=1&p_p_col_count=2&_indice_WAR_w25cIndexWAR_INSTANCE_zPs2_action=seleccionarArticuloKlasikoenAhotan&_indice_WAR_w25cIndexWAR_INSTANCE_zPs2_idArticuloKlasikoenAhotan=KA10496&_indice_WAR_w25cIndexWAR_INSTANCE_zPs2_tema=Klasikoak&_indice_WAR_w25cIndexWAR_INSTANCE_zPs2_autor=William+James&_indice_WAR_w25cIndexWAR_INSTANCE_zPs2_numRegistros=349&_indice_WAR_w25cIndexWAR_INSTANCE_zPs2_paginaKlasikoen=16</ref>.