Mikroekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
35. lerroa:
Teoria mikroekonomikoan, [[aukera-kostu]]a edo '''hautazko kostua''' balio bat da, eta erabakiak hartzeko orduan, hautazko kostu onena aukeratzen laguntzen du. Aukeraketa, hautagai esklusiboen artean egin behar da. Onartuz gero aukerarik onena lortu dela, [[kostu]] bat edukiko genuke, hurrengo aukera onena hartuz gero izango genituzkeen onurak ez aprobetxatzeagatik. Laburbilduz, aukera bat hautatzeak, beste aukera batzuen irabazi potentziala galtzea ekarriko du.
 
Aukera-kostua, ekonomian kontzeptu gakoa da, ezinbesteko ideia baita baliabide urriak modu eraginkorrean erabiltzeko, eta eskasia eta aukeraren arteko oinarrizko harremana adierazten du. Horrela, aukera-kostuak ez dira diru edo finantza-kostuetara mugatzen: irteerako kostu erreala, galdutako denbora, plazera edo beste edozein prestaziorekin ere bat etor liteke.
 
=== Merkatu-egitura ===
{{sakontzeko|Merkatu-egitura}}
Ekonomian, merkatuaren egiturak (merkatuaren forma bezela ere ezagutua) eskaintzaile eta eskatzailearen arteko merkatu egoera definitzen du. Merkatuaren forma nagusiak honako hauek dira:
 
* [[Lehia perfektu]]a, merkatuan produktu homogeneoa ekoizten duten enpresen kopuru handia eta produktu hori eskatzen duten pertsona kopuru handi batez osatzen da.
* [[Monopolio-lehia]] merkatu-kuota txikia duten enpresa independente kopuru handia dagoen merkatu bat.
* [[Oligopolio]]a, merkatua, merkatu kuotaren %40 baino gehiagoko enpresen kopuru txikiekin osatuta dago.
* [[Oligopsonio]]a, saltzaile asko eta erosle batzuk osatzen duten merkatua.
* [[Monopolio]]a, merkatua produktu edo zerbitzu baten hornitzaile bakarrez osatuta dagoenean.
* [[Monopolio natural]]a, ekonomiaren eraginkortasuna enpresaren tamainaren eskala areagotzearen arrazoia denean.
* [[Monopsonio]]a, merkatuan erosle bakarra dagoenean.
 
[[Kategoria:Mikroekonomia]]