Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
349. lerroa:
::Euskarak dituen sabindar neologismoen informazio zabala dagoeneko badugu «[[Sabindarren euskara garbia]]» artikuluan. Neologismo horietako bakoitzaren artikuluan pistaren bat eman nahi bada, egokiagoa litzateke kategoria bat sortzea, «[[:Kategoria:Sabindar neologismoak]]» («[[:Kategoria:Neologismoak]]» kategoriaren azpikategoriatzat). --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2018-05-03, 11:53 ([[UTC]])
:::Egia diozu, {{lank|Xabier Armendaritz}}. Hobe genuke benetako euskal hitzak baino ez markatzea, neologismo kopuru handia ikusita. -[[Lankide:Erunberri|Erunberri]] ([[Lankide eztabaida:Erunberri|eztabaida]]) 20:18, 3 maiatza 2018 (UTC)
::::Ados nago, {{lank|Erunberri}}. Uste dut ideia ona izan litekeela aitzineuskaratik datozela seguru samar dakigun hitzen artikuluetan «Etimologia» atal bat sortzea, eta hor azalpenak ematea erreferentzia egokiak ondo aipatuta. Azken batean, hitz gutxi izango dira, eta ikuspegi entziklopedikotik aipagarria da jatorri hori izatea.
::::Betiere, garrantzitsua izango litzateke aitzineuskarari buruzko adituen obretako orrialde zehatzak aipatzea iturritzat, eta informazio hori guztia «Etimologia» atalean ematea, eta ez artikuluaren hasierako paragrafoan; horrela, interesa dutenek informazio hori eskura izango dute, gai horretaz ikasi nahi ez dutenei oztoporik eragin gabe. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2018-05-03, 20:43 ([[UTC]])