Nafarroako lau eta erdiko txapelketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Nafarroako lau eta erdiko txapelketa''' edo '''Lau eta Erdiko San Fermin Txapelketa''' [[Esku Pilota Enpresen Liga|EskuzkoEsku-huskako Pilota Enpresen Ligak]] antolatutako [[esku-huskako pilota|esku huskako pilota]] txapelketa da.
 
== Historia ==
[[1999]]an, Nafarroako Kirol Institutuak hala eskatua, [[Nafarroako Pilota Federazioa]]k antolatu zuen. Hark [[Esku Pilota Enpresen Liga|EskuzkoEsku-huskako Pilota Enpresen Ligari]] ([[Asegarce]] eta [[Aspe (enpresa)|Aspe]] enpresek osatua) eskatu zion pilotariak ekartzea, liga horretako enpresek baitituzte esku huskako pilotari hoberenak.
 
2006an federazioak pilota enpresei irregulartasun batzuk egin izana leporatu zien, eta hurrengo urtean bakoitzak bere txapelketa antolatu zuen: enpresek ''Lau eta Erdiko San Fermin Txapelketa'' izena jarri zioten berenari; eta federazioak, berriz, [[Frontis Pelota|Frontis]] enpresari txapelketa antolatzea eskatuta, ''Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketa ofiziala'' sortu zuen. Pilotaririk onenak eta ospetsuenak Asegarcen eta Aspen dihardutenez, txapelketa ofiziala oharkabean geratzen zen, [[hedabide]]etan eta gizartean oihartzun handirik izan gabe, eta 2010az geroztik ez da berriz jokatu.