Konstituzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Sarrera: Relocation
t →‎Konstituzioaren erreforma: Aipatzen den tokian jarri, ohiko tamaina
84. lerroa:
 
Erreformak konstituzioaren zati bat ken dezake, jatorrizko testuari elementu berriak erantsi (artikuluak aldatuz edota konstituzioari “aldaketa” berriak gehituz) edota konstituzioa goitik behera aldatu (erreforma partziala edo erabatekoa). Parlamentuak har dezake bere gain erreforma egitea, mekanismo arrunten bidez (eredu malgua) edota hertsien bidez (eredu zurruna); baina organo berezi batek (batzar eratzaileak) edota herriak berak ere egin dezake zuzenean, erreferendumaren bidez, batzuetan aurreko bi irizpideetako batekin nahasian.
[[Fitxategi:Cortes de cadiz.jpg|thumb|center|alt=Espainiako lehenengo konstituzioaren aldarrikapena, 1812an, Cadizko gorteetan.|Espainiako lehenengo konstituzioaren aldarrikapena, 1812an, Cadizko gorteetan.]]
 
Arazoa da, mekanismo formalak oso konplexuak badira (gehiengo kualifikatu zabala edota indartua, bi alditako onespenak, parlamentua desegitea, erreferenduma) eta gehiengo politikoak erreforma egiteko erabaki sendoa hartua badu, konstituzioaz kanpoko bideak bilatuko direla erreforma hori gauzatzeko. Azkenik, konstituzioaren erreforma egiteko dauden mugen auzia aipatu behar da, nahiz denborazkoak izan, nahiz edukiari dagozkionak. Zenbait konstituziok itxaron-epeak ezartzen dituzte finkatzeko noiztik aurrera den zilegi erreforma egitea; horrek hasierako hitzarmen politiko jakin batzuk eta jaiotzen ari diren erregimenak sendotzeko balio du (1812ko Espainiako Konstituzioa).