Txikipedia:Fotosintesi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Fotosintesia''' [[Txikipedia:landare|landareek]] egiten duten prozesu bat da, hazi ahal izateko elikagaia eskuratzeko.

Zer da fotosintesia egitea? Ba materia inorganikoa ([[Txikipedia:ura|ura]] eta [[Txikipedia:karbono dioxidoa|karbono dioxidoa]]) materia organiko (glukosa) bihurtzea.

Hori egiteko, [[Txikipedia:Eguzki|Eguzkiaren]] argia behar dute landareek. Horregatik, egunez egiten dute fotosintesia.

Landareek hostoetan egiten dute fotosintesia, [[Txikipedia:klorofila|klorofila]] izeneko substantzia orlegi bati esker. Klorofilak Eguzkiaren [[Txikipedia:argi|argia]] xurgatzen du, eta, horrela, materia inorganikoa materia organiko bihurtzen du; hau da, landarearentzako elikagai.

Fotosintesia egitean, hostoek airean dagoen karbono dioxidoa xurgatzen dute, eta [[Txikipedia:oxigenoa|oxigenoa]] askatzen. Oxigenoa ezinbestekoa dugu gizakiok, arnasa hartzeko eta bizitzeko.

Bi fotosintesi mota daude:

* Oxigenikoa, [[Txikipedia:landare|landare]] berdeek egiten dutena: [[Txikipedia:oxigeno|oxigenoa]] askatzen dute.

* Anoxigenikoa, zenbait bakterio anaerobiok egiten dutena: ez dute oxigenorik askatzen.

[[Fitxategi:Blatt-wiki.jpg|left|250px|thumb|Landareek [[Txikipedia:hosto|hostoen]] bidez egiten dute fotosintesia.]]

[[Kategoria:Txikipedia:Biologia]]