Txikipedia:Digestio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Digestioa''' [[Txikipedia:elikagai|elikagaiak]] zati txikitan deskonposatu eta haietatik [[Txikipedia:mantenugai|mantenugaiak]] ateratzen dituen prozesua da; gainera, elikagaien hondakinak, aprobetxatu ezin diren zatiak alegia, [[Txikipedia:gorozki|gorozki]] bihurtuta ateratzen ditugu kanpora.
[[Fitxategi:BauchOrgane wn.png|thumb|right|Digestio-aparatuko organoak: (1) [[Txikipedia:Hestegorria|Hestegorria]]. (2) [[Txikipedia:Diafragma|Diafragma]]. (3) [[Txikipedia:Urdail|Urdaila]]. (4) [[Txikipedia:Gibel|Gibela]]. (5) [[Txikipedia:Behazun-maskuri|Behazun-maskuria]]. (6) [[Txikipedia:Duodeno|Duodenoa]]. (7) [[Txikipedia:Pankrea|Pankrea]]. (8) [[Txikipedia:Bare|Barea]].]]
Prozesu hauhori [[Txikipedia:digestio-aparatu|digestio-aparatuaren]] bidez egiten da. Aparatua, berez, hodi luze moduko bat da, [[Txikipedia:aho|ahotik]] hasita [[Txikipedia:uzki|uzkiraino]] iristen dena. Hodi horretan barrena, jaten dugun guztia zati txikitan deskonposatzen da, gure gorputzak behar dituen mantenugaiak lortzeko.
 
Digestioan hiru zati edo fase daude:
* '''Aho -fasea''': [[Txikipedia:janari|janaria]] ahotik sartzen dugu, aipatu dugun hodiaren sarreratik, alegia; bertan, mastikatu edo murtxikatu egiten da, [[Txikipedia:hortz|hortz]]-[[Txikipedia:hagin|haginen]] laguntzaz. Ahoan ditugun [[Txikipedia:listu-guruin|listu-guruinek]] [[Txikipedia:listu|listua]] deitzen dugun likidoa sortzen dute, eta hura janari murtxikatuarekin nahasiz, [[Txikipedia:elikadura-bolo|elikadura-boloa]] sortzen da.
* '''Urdail -fasea''': elikadura-boloa faringe eta [[Txikipedia:hestegorri|hestegorritik]] barrena [[Txikipedia:urdail|urdailera]] iristen da. Bertan, urdailak jariaten dituen [[Txikipedia:urin gastriko|urin gastrikoak]] elikadura-boloarekin nahasten dira, [[Txikipedia:proteina|proteinak]] eta [[Txikipedia:karbohidrato|karbohidratoak]] desegiten dituzte eta ahia moduko bat bihurtzen da dena. Ahi hori prest dagoenean, urdailaren beheko aldean dagoen [[Txikipedia:piloro|piloro]] izeneko balbula bat zabaltzen da, eta ahia [[Txikipedia:heste mehar|heste meharrera]] pasatzen da.
* '''Heste -fasea''': heste meharrean, ahiari gibelak jariaten duen likido edo urin bat, [[Txikipedia:behazun|behazun]] izenekoa, gehitzen zaio; [[Txikipedia:bare|bareak]] sortutako beste urin bat ([[Txikipedia:bare-urin|bare-urina]]) gehitzen zaio gero, bai eta hirugarren urin bat ere, [[Txikipedia:heste-urin|heste-urina]], hesteak jariaten duena. Urinek digestioa egiten laguntzen dute. Digestioa amaituta dagoenean, heste meharrean mantenugaiak odolera pasatzen dira, heste meharreko paretan dauden zain edo hodi [[Txikipedia:kapilar|kapilarretatik]], [[Txikipedia:zirkulazio-aparatu|zirkulazio-aparatuaren]] bidez gorputz osora banatzeko. Horren ondoren, hesteetan aprobetxatu ezin diren hondakinak baino ez dira geratzen. Hauek [[Txikipedia:heste|heste]] lodira pasatzen dira eta han, ura eta gatz mineralak xurgatu ondoren, hondakinak [[Txikipedia:heste lodi|heste lodian]] pilatzen dira, gorozkia osatuz; azkenik, gorputzetik kanpora botatzen dugu, uzkitik.