Txikipedia:Bihotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Heart far.png|left|250px|thumb|Bihotzaren kokalekua.]]
'''Bihotza''' gorputzeko [[Txikipedia:organo|organo]] bat da, [[Txikipedia:odola|odola]] [[Txikipedia:arteria|arteria]] eta zainetan zirkulatzera bultzatzen duena. [[Txikipedia:Zirkulazio-aparatua|Zirkulazio-aparatuko]] organo nagusia da.

Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, bihotza etengabe aritzen da lanean: uzkurtu eta askatu egiten da; horrela, bihotz-taupadak sortzen ditu. Taupada horiei esker bultzatzen du bihotzak odola gorputzera.

== Bihotzaren atalak ==
Bihotzak lau barrunbe edo atal ditu: '''bi [[Txikipedia:aurikula|aurikula]]''' eta '''bi [[Txikipedia:bentrikulu|bentrikulu]]'''.

Ezkerraldeko aurikula eta bentrikulua lotuta daude; eskuinaldeko aurikula eta bentrikulua ere bai.

13. lerroa:
Hain zuzen ere, bi mugimendu horiek (sistoleak eta diastoleak) osatzen dute bihotz-taupada.

Bihotzaren eskuinaldea handiagoa da ezkerraldea baino. Zergatik? Ba eskuinaldeak gorputz osora bultzatzen duelako odola; ezkerraldeak, aldiz, [[Txikipedia:birikak|biriketara]] soilik bultzatzen du odola, eta, birikak bihotzetik gertu daudenez, bihotzaren ezkerraldeak ez du ahalegin handiegirik egin behar.

== Odolak bihotzean egiten duen ibilbidea ==
Odola eskuinaldeko aurikularen bidez sartzen da bihotzean. Hortik eskuinaldeko bentrikulura igarotzen da, eta birika-arteriaren bidez irteten da bihotzetik. Birika-arteriak biriketara eramaten du odola, eta biriketan [[Txikipedia:oxigeno|oxigenoa]] hartzen du odolak. Oxigenoz gainezka dagoenean, birika-zainaren bidez ezkerraldeko aurikulura joaten da odola, hortik ezkerraldeko bentrikulura igarotzen da, eta aorta arteriatik ateratzen da bihotzetik, odola gorputz osora banatzeko, biriketara izan ezik.

Bihotzaren ezkerraldea odola biriketatik gorputzera zabaltzeaz arduratzen da; bihotzaren eskuinaldea, berriz, odola bihotzera itzularazteaz.

[[Kategoria:Txikipedia:Anatomia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Zientzia]]