Frantses nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
33. lerroa:
1789an, [[Frantziako Iraultza]] piztu zen. 1790tik 1793ra, politikak gorabehera arinak izan zituen, eta [[Frantziako Nazio Biltzarra]]k dekretuak askotariko lurraldeetako hizkuntzetara itzuli zituen, bereziki [[euskara]]<nowiki/>ra. Aldiz, [[jakobino]] gogorren agintepean, ideologia nazionalista gailendu zen, tartean zela Grégoire abadea, denetan [[Frantses|frantsesa]] inposatzearen zalea, bereziki eskoletan, beste hizkuntzak galarazteko, Frantziaren batasuna finkatzeko eta Errepublikaren ideologia hedatzeko.<ref name=":2">Davant, Jean-Louis. 2017, 79. or.</ref> Lehenago frantses nobleziak bereganatutako 'Nazio' titulua iraultzaile berriek herri frantsesari eman zioten, [[Joxe Azurmendi]]k zehazten duenez, 'herri' hori benetan burgesia baizik ez zen arren.<ref name=":3">Azurmendi, Joxe. 2017, 31. or.</ref>
 
Aldi berean, 1790ean bertan, [[Frantziako departamendu|departamendu sistema]] berdintzailea ezarri zuten Frantzia osorako, irizpide zentralista ideologikoetan oinarrituz, eta hurrengo urteetan Konstituzioak aldarrikatu zituzten, 1791, 1792 eta 1795an. Mundu berri bat eratu nahi zuten eta, horretarako, Konbentzioak egutegia ere aldatu egin zuen, 0 urtetik hasita. Berehala, iraultzaileek herritarrez osatutako nahitaezko armada bat eratu zuten, hura herriak osatu behar zuelakoan. Bitartean, Grégoire abadeak bere burua zoriondu zuen artean Frantzia gehienean usu mintzatzen ez zen frantsesa soldaduek elkarrekin maiz baliatu zutelako.<ref>Hobsbawm, E.J. 1992, 115. or.</ref> Rogers Brubakerren iritziz, une honetan sortzen ari den frantses nazionalismoa gerraren emaitza da.<ref name=":8">Watson, Cameron. 2003, 204-213. or.</ref> Herritar ugarik, iraultzaile moderatuek eta erregezaleek, baina, gogor egin zieten. [[Vendée|La Vendé]]<nowiki/>en ([[Bretainia]]<nowiki/>ko mugan), matxinada piztu zen nahitaezko errekrutatze masibo horien kontra, eta [[Vendéeko gerra|altxamendua gerra odoltsua bihurtu zen]] [[Frantziako Lehen Errepublika|Errepublika]]<nowiki/>k 45.000ko armada bidali zuenean: 3 urtean, 240.000 bat hildako eragin zituen.<ref group="oh">Eztabaida historiografiko handia izan da horren gainean eta, zenbait historialarik, gertatutakoa zuzenean genozidiotzat jo dute.</ref>
 
=== I. Inperioa ===