Marian Arregi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
4. lerroa:
1960ko hamarkadan, Arregi eta Urbeltz herriz herri ibili ziren, euskal dantzari eta musikari buruzko informazioa biltzen. Gerora, [[Argia Dantza Taldea|Argia dantza-taldearen]] zuzendaritza hartu zuten; Arregi musikaren arduraduna zen, eta Urbeltz, berriz, dantzarena eta sorkuntzarena. Harrezkeroztik, euskal sinbologiarekin zerikusia duten hainbat ikuskizun egin zituzten elkarrekin.<ref name=":0" />
 
Arregik eta Urbeltzek egindako azken lana ''Martin Zalakain'' izan zen, narrazio dramatikoa duen dantza-ikuskizuna. Obra hori Argia dantza-taldearen eta Artedrama Arte Eszenikoen Plataformaren arteko elkarlanaren fruitua izan zen, eta [[Harkaitz Cano|Harkaitz Canok]] [[Pío Baroja|Pio Barojaren]] ''[[Zalakain abenturazalea|"Zalakain abenturazalea"]]'' obra gogoan hartuta idatzitako testua du oinarri. Marian Arregi eta Mikel Urbeltz arduratu ziren musika-konposizio eta konponketa guztiak egiteaz.<ref>{{Cite web|url=http://www.argia.eus/albistea/martin-zalakain-ikuskizuna-estreinatuko-dute-argiak-eta-artedramak-azaroan|izenburua='Martin Zalakain' ikuskizuna estreinatuko dute Argiak eta Artedramak azaroan|sartze-data=2018-03-05|aldizkaria=Argia}}</ref>
 
2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen duen [[Gipuzkoako Urrezko Domina]] eman zieten Arregiri eta Urbeltzi.<ref name=":0" /> 2017ko abenduan, berriz, Txondorra saria jaso zuten; sari hori Olentzeroren Adiskideak Elkarteak banatzen du, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, kultura herrikoiari eskainitako lana aitortzeko.<ref>{{Cite news|url=https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1514272040653-marian-arregik-eta-juan-antonio-urbeltzek-jaso-du-txondorra-saria|izenburua=Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek jaso du Txondorra saria|data=2017-12-26|egunkaria=Euskalerria Irratia|sartze-data=2018-03-05}}</ref>