Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
Gitarra arrotzaren erabilerak kritikak jaso zituen, baina pixkanaka Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren eskuetan, euskaldunak hura onartzen hasi ziren. Euskal musikak ezkutuan igarotzen zuen muga kaseteetan, [[Ximun Haran]]en bitartekaritzaz askotan. Ez Dok Amairuren kontzertuak ugaldu egin ziren, tokian tokiko irratiak ere zabaltzearekin batera (Herri Irratia, adibidez). Gazteen euskal talde txikiak sortu ziren landa ingurunean, tartean dela [[Urretxindorrak]]. 1971n, berriz, Bilbo industrializatu eta erdaldunean [[Oskorri]] folk taldea sortu zen, eta urte horretan bertan Larraitzeko jaialdia jazo zen, askok hippy kutsua hartu ziotena eta euskal gazteriak kristautasunari egindako errefustzat jo izan dena. Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen. [[Gorka Knörr]]ek ''Araba kantari'' diska atera zuen 1971n, eta 1976an ''Txalaparta'' diska, [[Lluis Llach]]en "L'Estaca"ren euskal bertsioa sartuz.
 
Ez Dok Amairuko abeslariek beren bidea jarraitu zuten, nor bere aldetik. Euskal Kantu Berriko joerekin bat etorriz, 1970ko Euskal Herriko errepresio eta borroka giroan, talde berriak sortu ziren Ipar Euskal Herrian ere: [[Guk]] (1968), [[Etxamendi eta Larralde]] (1967), [[Errobi]] (1973). 1972an, [[Niko Etxart]] Pariseko emigraziotik itzuli zen Zuberora ideia modernoekin, rock&rolla aldarrikatuz eta euskaraz, baina bere manera apurtzaileek herrikide askoren errefusa eragin zuten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Niko Etxart|url=http://www.badok.eus/euskal-musika/niko-etxart|sartze-data=2018-02-24}}</ref> Telesforo Monzonek, Hego Euskal Herriko diktaduratik ihesi, [[Donibane Lohizune]]n finkatua zen 40ko hamarkadan, eta Pirinioz hegoaldeko iheslari berriei eman zien harrera. [[Pantxoa eta Peio]] bikote gaztearen hainbat kanturen hitzak idatzi zituen, fama handia hartu zutenak: "Itziarren semeak", "Lepoan hartu", "Askatasuna", etab. [[Imanol Larzabal]]ek Pirinioez iparraldera ihes egin zuen 1971n, eta orduko europar eragin handia izan zuen. Mutrikun, Indar Trabes dantzaldietako taldea sortu zen, askotariko kantuak ematen zituena. Amaia Zubiriak, Txomin Artolak eta beste musikari batzuek Haizea folk taldea sortu zuten 1977an, nazioarteko eraginaren isuri handikoa; gero eta gehiago rock progresibora lerratu ziren. 1978an, Indar Trabesek LP diskoa bat atera zuen bere kantuekin, eta [[Itoiz]] izena hartu zuten.
 
== Euskal Rock Erradikala ==