Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
27. lerroa:
 
Labegerieren kantuak mugaz gaindi igaro ziren Hego Euskal Herrira, eta musika molde berriak probatzeko irrikaz zegoen gazte belaunaldi batek haiek entzun zituen. Kimu berri horien artean zeuden [[Benito Lertxundi]], [[Lourdes Iriondo]], [[Mikel Laboa]]
eta [[Xabier Lete]], besteak beste. 1963an, Donostiako Barandiaran galeriaren inguruan euskal artearen abangoardiako eta musikagintzako hainbat eragile bildu ziren, elkarren berri izan eta elkarrekin kultur ekintzetan aritzeko. Hortik, [[Ez Dok Amairu]] mugimendua atera zen; [[Jose Angel Irigarai]]ren eta Artze anaiak ere ziren tartean. Artze anaiek txalapartarekin interesatu ziren, eta haren jotzeko moldea berritzen hasi ziren. Une hauetan zentsurari egin zioten aurre hainbat aldiz, dela kantuetako letren inguruan, dela kontzertuak emateko orduan. 1967an, [[Estitxu Robles-Arangiz]]ek kantari ibilbideari lotu zitzaion Bilbon; are, 1968an, hiru sari irabazi zituen Ipar eta Hego Euskal Herrian. Geroztik, oihartzun handiko diskoak atera zituen, atzerriko abestien euskarazko bertsioak, ume kantak, eta berak sortutakoak tartekatuz. Itzuliak egin zituen Ameriketan, askotan Euskal Etxeek gonbidatuta.
 
Gitarra arrotzaren erabilerak kritikak jaso zituen, baina pixkanaka Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren eskuetan, euskaldunak hura onartzen hasi ziren. Euskal musikak ezkutuan igarotzen zuen muga kaseteetan, [[Ximun Haran]]en bitartekaritzaz askotan. Ez Dok Amairuren kontzertuak ugaldu egin ziren, tokian tokiko irratiak ere zabaltzearekin batera (Herri Irratia, adibidez). Gazteen euskal talde txikiak sortu ziren landa ingurunean, tartean dela [[Urretxindorrak]]. 1971n, berriz, Bilbo industrializatu eta erdaldunean [[Oskorri]] folk taldea sortu zen, eta urte horretan bertan Larraitzeko jaialdia jazo zen, askok hippy kutsua hartu ziotena eta euskal gazteriak kristautasunari egindako errefustzat jo izan dena. Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen. [[Gorka Knörr]]ek ''Araba kantari'' diska atera zuen 1971n, eta 1976an ''Txalaparta'' diska, [[Lluis Llach]]en "L'Estaca"ren euskal bertsioa sartuz.