Barrokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi:Vikidia
tNo edit summary
114. lerroa:
Espainian Berpizkundeko estiloa zeharbidez bezala sartu zen, baina [[Alonso Berruguete]] ([[1488]]-[[1561]]) edo [[Juan de Juni]]ri ([[1507]]-[[1577]]) kutsu barrokoa garaia baino lehen darie, duten lirikotasun samingarrian eta irudietan nabari den mugimenduan eta grinan, batik bat.
 
Garai horretan, oro har, giro bikoitza zegoen Espainian, zuhurtasunerako eta zorroztasunerako giroa, batetik, eta handitasunerakoa eta oparotasunerakoa, bestetik. Unibertsitateak, jakintsuen elkarteak etab. zirela eta, [[Erasmo Rotterdamgoa|Erasmoren]] dotrinak aurrera egin behar zuela zirudienean, [[Inkisizioa]], [[Jesusen Konpainia|Jesusen Lagundia]], erlijio ordenak edo, zena zelako, katolizismo zorrotz estua nagusitu zen, baina sentiberatasunezko erlijio praktikak lehenean jarraitu zuen. Joera bikoitz bera nabari izan zen artean ere, eta zaila da [[GrecoGrekoa|Greko]] bat, bere veneziar kutsuarekin, edo [[Francisco de Zurbarán|Zurbarán]] bat, [[Caravaggio]] gogorarazten duena, barrokoaren barnean kategoria jakin zehatz batzuetan sailkatzea.
 
Bikoiztasun horretan, erlijio kontuan dena estutzera, nobleziaren aurreiritziengatik aurrerabideak ixtera eta ekonomia mailan dena gainbehera zihoan garaian, orduantxe hasi ziren erretaulak, ataurreak, arkuak, gainerako eranskinak eta irudiak elizetan ugaritzen eta apaingarriz aberatsagotzen, eta hartan sortu zen [[José Benito Churriguera]]ren estilo oparoa ere. Horretan, zeresan handia izan zuen gorteak, zeren, egin ere erregeen eta handikien enkarguz egin baitziren gero ospetsu bihurtuko ziren eraikuntza, koadro eta erregeen familiako edo bestelako erretratu gehienak.