Lapurdi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
217. lerroa:
Matxinada ugari gertatu zen Lapurdin [[XVIII. mendea]]n, hondora etorritako ekonomia eta gizarte egoerak bultzatuta. Emakumeen papera garrantzitsua izan zen gatzaren eta [[tabako]]aren gainean ezarri nahi izan ziren gehiegizko zergek eragindako matxinada horietan. Guztietan garrantzitsuena [[1784]]koa izan zen, [[Hazparne]] aldeko emakumeek aitzindari izan zirenekoa. Bi mila emakumetik gora matxinatu ziren Hazparnen bertako industriari ezarri zizkioten zerga berezien aurka eta armadaren esku-hartzea izan zuten erantzuna. Bestalde, [[1774]]an [[izurri]]te batek eraman zuen Lapurdiko [[behi]] azienda gehiena eta egoera guztiz txarrean geratu ziren Lapurdiko nekazariak.
 
Politika alorrean, gero eta eragin handiagoa izan zuten Lapurdiko lurraldean errege erakundeek, Biltzarraren kaltetan, eta [[Antzinako Erregimena|Erregimen Zaharraren]] azken urteetan ([[1772]]-[[1789]]) aurkeztu ziren Ipar Euskal Herriko lurraldeak [[Bearno|Biarnorekin]] batzeko ([[1785]]), eta Baionako hiria eta Lapurdiko gainerako lurraldea Biltzar berri batera biltzeko asmoak. [[1789]]an deitu zuen Frantziako erregeak Estatu Orokorretara eta martxoan aukeratu zituzten lapurtarrek beren ordezkariak [[Uztaritze]]n. Aitonen semeen, eliza eta hirugarren estatuko ordezkariek Lapurdiko Biltzarra errespetatzea eskatu zuten; egiteko horretan [[Dominique Garat Hiriarte|Dominique]] eta [[Dominique Joseph Garat|Joseph Garat]] anaiak gailendu ziren bereziki, hirugarren estatuko ordezkariak. Halaz ere, biderik gabe utzi zituzten [[1789]]ko abuztuaren 4an gisa horretako erakunde guztiak, eta Ipar Euskal Herriko lurralde eta hiri guztiek galdu zituzten lehengo erregimen zaharrari loturiko instituzio guztiak, berdintasun berriaren ildoan. Neurri hura onartu zuten Garat anaiei ahotsa kendu eta bere ezadostasuna adierazi zuen Lapurdiko Biltzarrak 1789ko irailaren 1ean. Beste hainbeste egin zuten urte bereko azaroaren 18an, baina alferrik: [[1790]]ean Frantziako Batzar Nazionalak erabaki zuen Ipar Euskal Herria eta Biarno departamendu bakar batera biltzea, Garat anaien euskaldunen aldeko eginahal guztiengatik ere.
 
[[Frantziako Iraultza]]k aldekoak izan zituen hirietako burgesen artean, Baionan eta Donibane Lohizunen batez ere, baina errezelo handiz jaso zen nekazarien artean. 1789-1790. urteetan plazaratu zen elizaren ondasunak nazionalizatzeko agindua eta aldarrikatu zen kleroaren konstituzio zibila. Oposizio handia izan zuten neurri hauek elizaren eraginpean zeuden nekazarien aldetik. [[1792]]an aldarrikatu zen [[Frantziako Lehen Errepublika|Frantziako Errepublika]] eta [[1793]]ko martxoan [[Itsasu]], [[Sara]] eta [[Azkaine]]ko biztanle guztiak, eta [[Ezpeleta]], [[Ainhoa]] eta [[Zuraide]]ko susmagarriak preso hartu eta deportazioan eraman zituzten Donibane Lohizunera, lehenik, eta [[Landak|Landetara]], ondoren, mugan eraso egin nahiz zebilen armada espainiarrari laguntza eman ziotelakoan. Deportazioan eramaniko jende asko —haur, gazte, heldu nahiz zahar— hil zen esetsaldi hartan, eta Lapurdiko muga-herrietako jende askok babestu behar izan zuen mugaz bestaldeko herri euskaldunetan.