Italia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
111. lerroa:
[[1848]]. urtean matxinada piztu zen Milanen, eta hasieran Italia osoa [[Karlos Alberto Sardiniakoa|Piemonteko Karlos Alberto]] erregeari [[Austriar Inperioa|austriarren]] aurka egiteko laguntzeko prest agertu bazen ere, azkenean, haren ahalmena gehiegizkoa izan zitekeelako beldurrez laguntza ukatu zioten eta galtzaile atera zen. Austriak, berriz ere, bere estatuak nahi bezala antolatzeko ahalmena zuen<ref name=histate></ref>. [[Erroma]]n ere matxinada hasi zen; [[Aita santu|Aita Santuak]] ihes egin zuen, baina Frantziako gudarosteei esker berriro eskuratu zuen aginpidea.
 
1848-[[1849|49ko]] iraultzen ondoren [[Sardiniako Erresuma (1720-1861)|Piemonteko estatua]] zen konstituzio liberala zuen bakarra. [[Italiar nazionalismo|Italiar nazionalistek]], Piemonteko gobernuburu zen [[Camillo Benso (Cavourreko kondea)|Cavour kondearen]] gidaritzapean, [[Viktor Emanuel II.a Italiakoa|Viktor Emanuel II.a]] erregeagan (hots, Karlos Albertoren semearengan) jarri zuten beren uste osoa independentzia eskuratzeko. Cavourrek frantsesen laguntza lortu zuen eta [[1859]]ko apirilean Austriaren kontrako gerrari ekin zioten: Milan eskuratu zuten austriarrengandik, [[Toskana]], [[Romagna]] eta [[Parmako Dukerria|Parmako]] eta [[Modenako Dukerria|Modenako]] dukerriek beren borondatez lotu zitzaizkion Piemonteko Erresumari, eta [[Giuseppe Garibaldi]]ren eskutik jaso zituen hark askatu berri zituen Napoli eta Sizilia.
 
1861eko martxoaren 17an [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresuma]] sortu zen, baina artean, [[Veneto]] eta [[Aita Santuen Lurraldea]] falta ziren batasun osoa lortzeko. Hala, [[Prusia]]rekin bat eginik, Austriari aurre egin eta Venetoa eskuratu zuten. [[1870]]ko irailaren 20an, frantsesak ahuldurik zeudelarik prusiarren kontrako gerra galdu ondoren, eta Erroma ia osterik gabe zegoela, italiar gudarosteak Erroman sartu eta beretu zuten<ref>Thomas J. KEHOE, Harold E. DAMEROW, and Jose Marie DUVALL: [http://faculty.ucc.edu/egh-damerow/italy.htm The Unification of Italy] ''Exploring Western Civilization: 1600 to the Present''. A Worktext for the Active Student, Revised Edition (Dubuque, Iowa: Kendall/Hunt Publishing Co., 1999.) Faculty.ucc.edu</ref>. [[1878]]. urtean [[Hunberto I.a Italiakoa|Hunberto I.ak]] hartu zuen [[Viktor Emanuel II.a Italiakoa|Viktor Emanuel II.aren]] tokia. [[1882]]an Italiako erreinuak, Alemaniako eta [[Austria-Hungariako Inperioa|Austria-Hungariako inperioarekin]] batera [[Aliantza Hirukoitza (1882)|Aliantza Hirukoitza]] osatu zuen. Garai hartantxe [[Eritrea]]n koloniak ezarri ziren eta [[1889]]an [[Somalia]]n sartu ziren italiarrak. XIX. mendearen bukaeran barneko egoera politikoa oso nahasia zen, langileen eta nekazarien matxinadak zirela eta. [[1900]]eko uztailaren 29an Humberto I.a hil zuten atentatu batean, [[Monza]]n.