Mary Anning: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
aipuak eta erreferentziak pixka bat txukuntzea
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Mary Anning''' ([[Lyme Regis]], [[Ingalaterra]], [[1799]]ko [[maiatzaren 21]]a – [[Ibidem|''ib.'']], [[1847]]ko [[martxoaren 9]]a) XIX. mendearen lehen erdialdeko fosil jasotzailejasotzailea, saltzailesaltzailea eta paleontologo ingelesapaleontologoa izan zen. Fosilak aurkitzen eta garbitzen oso trebea zen eta, gainera, bera bizi zen [[Lyme Regis]] herriko geruza geologikoak oso aberatsak zirenez [[Jurasiko|Aro Jurasikoko]] itsas animalia fosilduetan, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen. Haren lanak prehistoria eta Lurraren historia hobeto ulertzen lagundu zuen.
 
Lan horien artean aipagarriak dira: argi identifikatutako lehen [[ichthyosauria|iktiosauroaren]] hezurdura (nebarekin batera 12 urte zituela aurkitua), aurkitutako lehen bi [[plesiosauro]]ak eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen [[pterosauro]]a eta beste arrain fosil batzuk. Bere azterketek argi laga zuten [[belemnitida|belemnite]] fosilek tinta zaku fosilak zituztela eta [[koprolito]]ak (orduan [[bezoar harria]]k izenarekin ezagutuak), animalien gorotz fosilduak zirela.
41. lerroa:
[[1823]]ko ''Bristol Mirror'' egunkarian argitaratutako artikulu batean Anningek Bristol Institutuarentzako aurkitutako [[ichthyosauria|iktiosauro]] baten hezurdura gai harturik, honako aipamena egin zuen Maryren lanari buruz:
 
{{aipu|''Emakume saiatu hau egunero aritu da urte luzez garrantzi handiko fosilak marea bakoitzaren ondoren bilatzen, Lymeko labar luzeetako kilometro askotan, zeinak masak isurtzen dituen bere berehalako helburuarekin, horiek baitira mundu zaharraren erlikia baliotsuenak, erortzera doazen unean jasoak izan behar direnak, marearen bitartez erortzen diren harri zatiek zapaldua izateko arriskuarekin: haren ahaleginari zor dizkiogu bilduma handietako iktiosauro ale bikainenak. [...]''}}
 
== Fosilen denda eta esperientzia handituz ==
51. lerroa:
[[1844]]an Sajoniako Federiko Augusto II.a Erregeak bisitatu zuen denda eta bere bildumarako [[ichthyosauria|iktiosauro]] baten hezurdura erosi zuen. Erregearen mediku eta aholkulari Carl Gustav Carusek Anningi izena koaderno batean idazteko eskatu zioenean, honek ''Europa osoan famatua naiz'' gehitu zion. Carusek egunerokoan honako oharrak idatzi zituen dendari buruz:
 
{{aipu|''[...] fosil harrigarrienak dituen denda: iktiosauro baten burua, amonite ederrak, etab. kristalaren atzealdean zeuden ikusgai. Sartu eta denda txiki bat eta erantsitako gela bat aurkitu genituen, kostako fosilez beteak.''}}
 
Anningen heziketa oso mugatua zen; igandeetan joaten zen eliza kongregazionalistari esker ikasi zuen irakurtzen eta haurtzaroan irakurri zituen testu gehienak disidente erlijiosoen idatziak ziren. Hala ere, fosilen inguruan ahal zuen gehiena ikasteko Maryk aurkitzen zuen literatura zientifiko guztia irakurtzen zuen. Askotan beste batzuek idatzitako artikuluak eskuz kopiatzen zituen.
57. lerroa:
Historialari batek [[1824]]an William Conybearek itsas narrastien inguruan idatzitako artikulua eta Anningek egindako kopia alderatu zituen. Azpimarratu zuen artikuluak irudi zehatzak zituen hainbat orri bazituen ere, oso zaila zela kopia eta artikulu originaleko irudiak bereiztea. Animalia modernoen disekzioa ere egiten zuen (zenbait arrain eta txibiena) fosilen anatomia hobeto ulertzeko. Lady Harriet Silvesterrek [[1824]]an bisitatu zuen Lyme, eta hauxe idatzi zuen egunerokoan:
 
{{aipu|''[...] emakume hau berezi egiten duena zera da, horrenbeste trebatu da zientziarekin, non edozein hezur aurkitu ahala badakien zein triburena den. Hezurrak porlanarekin itsasten ditu marko batean eta ondoren marrazkiak egiten ditu. [...] Egia esan, jainkozko mesedearen adibide miragarria da - neska behartsu eta ezjakin honek hain bedeinkatua egon behar du, irakurri eta saiatzeagatik lortu baitu gaiaren inguruan aditu diren irakasle eta gizonekin hitz egin eta idazteko behar beste jakinduria, eta horiek guztiek onartzen dute berak zientzia honen inguruan gehiago ulertzen duela.''<ref>{{en}}http://www.ucmp.berkeley.edu/history/anning.html</ref>}}
 
Denborak aurrera egin ahala, jakinduria honekiko zuen konfiantza handituz zihoan eta, [[1839]]an, ''Magazine of Natural History'' aldizkariari idazteko denbora hartu zuen, duela gutxi aurkitu zen Hybodus tiburoi prehistorikoaren fosilak genero berri bat irudikatzen zuela zioen baieztapena zalantzan jarriz, berak duela urte asko aurkitu baitzituen hortz zuzenak zein kakotx formakoak zituzten tiburoi fosilen existentziaren ebidentziak. Aldizkariak gutun hartatik inprimatu zuen zatia izan zen Anningek idatzitako idatzi guztien artean publikatu zen bakarra.<ref>{{en}} ''The Magazine of natural history and journal of zoology, botany'', Volumen 3. http://books.google.es/books?id=epY5AAAAcAAJ&lpg=PA605&ots=W2b1Hs9TRZ&dq=%22Mary+Anning%22+Hybodus+Natural+History&pg=PA605&redir_esc=y#v=onepage&q&f=true</ref>.
 
== Komunitate zientifikoarekin interakzioak ==
66. lerroa:
[[1839]]an, Buckland, Conybeare eta Richard Owenek Lyme bisitatu zuten Anningek fosil bila txangoan eraman zitzan. [[1830]]eko hamarkadan Thomas Hawkinsi ere laguntzen zion Lymen iktiosauroen fosilak bilatzen. Berak bazekien Hawkinsek biltzen zituen fosilak ''hobetu'' nahi zituela. Idatzi zuen:
 
{{aipu|''[...]hain da suharra, non gauzak izan beharko zuten bezala imajinatzen dituen eta ez benetan aurkitu bezala...». Urte batzuk beranduago izugarrizko iskanbila publikoa jazo zen Hawkinsek iktiosauro baten hezurdura osatzeko hezur faltsuak erabili zituela jakin zenean; fosilak diru mordo baten truke erosi zituen gobernuak Britainiar Museoan jartzeko.''}}
 
Louis Agassiz paleontologo suitzarrak [[1834]]an bisitatu zuen Lyme eta Anningekin lan egin zuen lekuko arrainen fosilak aurkitu eta aztertzeko. Anningen eta haren lagun Elizabeth Philpoten jakinduriarekin harrituta geratu zen egunerokoan honako hau idatziz:
 
{{aipu|''Philpot eta Mary Anning andereñoak motahainbat ezberdinetakomotatako marrazo iktiodoruliteen bizkar hegalak ziurtasun osoz erakusteko gai izan dira.''}}
 
EurenHaien laguntza eskertu zuen bere ''Arrain fosilei buruzko Ikasketakikerlanak'' liburu ikaragarrianitzelean.
 
Beste britainiar geologo garrantzitsu batek, Roderick Murchisonek, [[Ingalaterra]]ko hego-mendebaldean egin zituen bere lehen landa lanak; baita Lymen ere. Bere emazte Charlottek lagundu zion lanarekin. Murchinsonek idatzi zuen aste gutxi batzuetan Charlotte Lymen geratzea erabaki zutela
 
{{aipu|''[...] praktikan paleontologo on bilakatzeko, eta leku hartako Mary Anning entzutetsuarekin lan egiteko.[...]''}}
 
Charlotte Murchison eta Anning bizitza osorako lagun bilakatu ziren eta hainbat gutun trukatu zituzten. Charlottek, asko bidaiatu eta gizonarekin egiten zuen lanari esker geologo gailen asko ezagutu zituen, Maryri [[Europa]] osoko bezero sare bat osatzen lagunduz. Anning Murchison familiaren etxean egon zen [[1829]]an [[Londres]] bisitatu zuenean.
90. lerroa:
Nahiz eta Anningek fosilei eta geologiari buruz gizon paleontologoek baino gehiago jakin, jaun horiek ziren Maryk aurkitutako aleei buruzko deskribapen zientifikoak argitaratzen zituztenak, askotan haren izena aipatzera ukatzen zirelarik. Denborarekin, honek gero eta kontrariatuagoa sentitzera bultzatzen zuen. Geroago, fosilak biltzen laguntzen zion neska batek idatzi zuen:
 
{{aipu|''Maryk dio munduak ase arte erabili duela... zientziako gizon horiek bere garuna zurrupatu dute, eta probetxu handia atera dute berak landutako edukien lanak argitaratuz, ordainetan ezer ez jasoz.''}}
 
== Finantza zailtasunak ==
103. lerroa:
== Gaixotasuna eta heriotza ==
[[Fitxategi:MaryAnningGravestone.jpg|thumb|300px|right|Mary Anning eta bere anaia Josephen hilobia]]
[[1847]]ko martxoan, bularreko [[minbizi]]ak jota hil zen Anning; 47 urte zituen. Azken urteetan, haren lana asko murrizten joan zen gaixotasuna zela-eta. Anningek gero eta laudano dosi handiagoak hartzen zituen eta, horrek sortzen zizkion ondorioak bizilagun batzuek gaizki ulertu zituztenez, Lymen zabaldu zen Maryk edateari ekin ziola.<ref>{{en}} http://www.thedorsetpage.com/people/mary_anning.htm</ref>. Hil eta gero, haren lagun Henry de la Bechek, orainartean Londresko Elkarte Geologikoko lehendakari zenak, gizarte bilera batean irakurri eta bere hilabeteko transakzioetan argitaratua izan zen gorespen-testu bat idatzi zuen. Horrelako goraipamenak normalean elkarteko kide zirenei soilik ematen zitzaizkien eta Anning ohore hura jaso zuen lehen emakumea izan zen, elkarteak ez baitzituen emakumeak kidetzat onartu [[1904]]. urtera arte. Gorespen-testua honela hasten zen:
 
{{aipu|''Ezin amai dezaket heriotzaren bitartez galdu ditugunak aipatzeaz norbaiten heriotzari publizitaterik egin gabe, gizarteko klase aberatseko kide ez bazen ere, bere lanarekin eguneroko ogia irabazi behar izaten baitzuen; hala ere, bere talentuaren bidez ikerketa nekaezinetan laguntza eman zuen; hala nola, Enalio-Saurio handien hezagutzan eta baita Lyme Regis inguruan lurperatuta zeuden beste hainbat bizitza organiko formen inguruan ere [...]''.}}
 
Geroago, elkarteko beste zenbait kidek haren omenean Lyme Regiseko Jaun Done Mikel parrokia-elizan ezarri zen beiratea egiten lagundu zuten. Leihoaren inskripzioak honela dio:
 
{{aipu|''Leiho hau Mary Anningen memoriari kontsakratua dago zeina parrokia honen partaide zen, 1847ko martxoaren 9an hil zen eta Londresko Elkarte Geologikoko kide batzuek eta bikarioak euren mailara igotzen duten geologia zientziaren sustapenean eman duen onuragatik oroituz, baita bere bihotzaren ontasunagatik eta bizitzako zuzentasunagatik ere.''<ref>{{en}}Beiratearen itzulpena da. Testu originalak horrela dio: ''This window is sacred to the memory of Mary Anning of this parish, who died 9 March AD 1847 and is erected by the vicar and some members of the Geological Society of London in commemoration of her usefulness in furthering the science of geology, as also of her benevolence of heart and integrity of life''.</ref>}}
 
Beirateak erruki lanak irudikatzen ditu, hots, gose denari jana ematea, egarri denari edaten ematea, biluzik dagoena janztea, etxerik ez duena etxean hartzea eta preso eta gaixoei bisitatzea.
115. lerroa:
[[Charles Dickens]]ek ''All the Year Round'' aldizkari literarioan Anningen bizitzari buruzko artikulu bat idatzi zuen bizitzan gainditu behar izan zituen zailtasunak argi eta garbi utzi zituen, batez ere, Lymeko bere bizilagunen eszeptizismoa azpimarratuz. [[Charles Dickens|Dickensek]] idatzi zuen:
 
{{aipu|''Arotzaren alabak beretzako izena merezita irabazi du.''<ref>{{en}}http://www.strangescience.net/anning.htm</ref>}}
 
== Aurkikuntza nagusiak ==
=== Iktiosauroak ===
Mary Anningen lehenengo aurkikuntza garrantzitsuena bere aita hil eta denbora gutxira izan zen, 12 urte zituela. [[1810]]ean (iturri batzuek [[1811]] edo [[1809]]an aipatzen dute), bere anaia Josephek krokodilo batena zirudien garezurra aurkitu zuen, baina ez zekiten animaliaren gainerakoa non zegoen.<ref>{{en}} http://www.thedorsetpage.com/people/mary_anning.htm</ref>. Joseph tapizari lanetan hasi zenez, denbora gutxiago zuen hezurdura bilatzen jarraitzeko, baina Maryk haren bila jarraitu zuen harik eta urtebete geroago, ekaitz batek itsaslabarrean eragindako luizi batek falta zen hezurdura agerian utzi zuen.
 
5,2 metro luze zen izakia herriko harginen laguntzaz erauzia izan zen. Urte batzuk lehenago Lyme eta beste leku batzuetan iktiosauroen hezurdurak aurkituak izan baziren ere, Anningdarrek aurkitutako alea lehena izan zen [[Londres]]ko zientzialarien arreta erakartzen. [[1812]]an, herriko luxuzko etxe bateko lordak erosi zuen 27£en truke eta honek William Bullocki eman zion [[Londres]]en erakuts zezan. Bertan oihartzun handia izan zuen eta zientzialariak zein erlijiosoak geologiaren zientzia berria antzinako bizitzari eta [[Lurra]]ren historiari buruz ezagutzera ematen ari zen berrien inguruan pentsatzera bultzatu zituen.
 
Ospe hori handitu zen Everard Homek [[1814]]an hasita sei artikuluko sail bat idatzi zuenean, ''Royal Society''rako hura deskribatuz.<ref>{{en}} http://www.thedorsetpage.com/people/mary_anning.htm</ref>. Home izakiarekin liluratuta zegoen, eta haren sailkapenaren inguruan pentsatzen hasi zen: hasieran pentsatzen zuen arrain motaren bat zela, gero ornitorrinkoarekin (garai hartan bertan zientziak aurkitua izan zena) nolabaiteko kidetasuna izan zezakeela uste izan zuen; azkenean, [[1819]]an, arrabio eta muskerren arteko forma zuen zerbait zela hausnartu zuen, horrek ''Proteo-Sauro'' izena ematera bultzatuz.
 
Homen artikuluek inoiz ez zuten aipatu nork aurkitu zuen fosila eta, gainera, lehenengo artikuluan fosilaren prestatze eta garbitze lan saiatuak Bullock museoko langileei egozten zizkien, eta ez Anningi. Charles Konigek, garai hartan [[British Museum]]eko zaindariaren laguntzailea zenak, [[ichthyosauria|iktiosauro]] (musker arraina) izena iradoki zuen eta hori izan zen gailendu zena. [[1819]]an Konigek hezurdura fosila museorako erosi zuen.
161. lerroa:
Hil ondoren, Anningen ezohiko bizitzak arreta erakartzen jarraitu zuen. Adibidez, Mary Anning antzinako aho-korapilo honekin lotzen da:
 
{{aipu|''She sells sea shells on the sea shore.'' (itzulpenItzulpen literarioa: «Berak itsas maskorrak saltzen ditu itsasertzean.»)''<ref>{{en}} http://www.nhm.ac.uk/nature-online/science-of-natural-history/biographies/mary-anning/index.html</ref>}}
 
[[1908]]. urtean osatu zuen Terry Sullivanek bere bizitzaren historian oinarrituta, hain zuzen ere, Mary hil zenetik mende eta erdi beranduago. Testu originalak honela dio:
 
{{aipu|''She sells seashells on the seashore''</br>''The shells she sells are seashells, I'm sure''</br>''So if she sells seashells on the seashore''</br>''Then I'm sure she sells seashore shells.''</br>}}
 
;Itzulpena:
{{aipu|''Berak maskorrak saltzen ditu itsasertzean''</br>''Saltzen dituen maskorrak itsas maskorrak dira, ziur nago''</br>''Beraz maskorrak itsasertzean saltzen baditu''</br>''Ziur nago itsasertzeko maskorrak saltzen dituela.''</br>}}
 
{{aipu|''Berak maskorrak saltzen ditu itsasertzean''.</br>''Saltzen dituen maskorrak itsas maskorrak dira, ziur nago''.</br>''Beraz, maskorrak itsasertzean saltzen baditu'',</br>''Ziurziur nago itsasertzeko maskorrak saltzen dituela.''</br>}}
 
Anningen bizitzak XX. mendeko idazle asko inspiratu zituen, ''The Heroine of Lyme Regis: The Story of Mary Anning the Celebrated Geologist'' ([[1925]]) lanetik hasita, fikziozko zein ez fikziozko zenbait lan argitaratu zituzten Maryri buruz. Lan horietako asko haur-literaturarako idatziak izan ziren, eta gogoa haren haurtzaroan eta berehala lortutako ikasketetan jartzen zuten, geroagoko lorpenak albo batera utziz. Istorio horietako asko erromantiko bilakatu zituzten eta ez ziren beti historikoki zuzenak.
173 ⟶ 175 lerroa:
Anning nobela historikoetako pertsonaia modura ere agertu da, agian ezagunena John Fowlesen ''The French Lieutenant's Woman'' ([[1969]]), [[1981]]ean zinemara eraman zutena. Fowles konturatu zen zientzialari ingeles bakar batek ere inoiz ez ziola espezieren bati Anningen omenezko izenik eman. Haren biografoetako batzuek nabarmendu dutenez, Buckland eta Roderick Murchison bezalako geologo askok Anningen aurkikuntzak erabili eta euren izenak jarri zizkieten espezie fosil batzuei. [[1840]]ko hamarkadan, ordea, Louis Agassiz arrain fosilen adituak Acrodus anningiae eta Belenostomus anningiae izenak eman zizkien bi arrain espeziei, eta beste bati haren lagun Elizabeth Philpoten izena jarri zion. Agassizek eskerrak eman nahi zizkien 1834an Lyme Regisera joan zenean bi emakume haiek eskaini zioten laguntzagatik.
 
[[1999]]an, Anningen jaiotzaren 200. urteurrenean, historialari, paleontologo, fosil-bildumazale eta Mary Anningen bizitzan interesa zutenen arteko batzar internazional bat ospatu zen Lyme Regisen. [[2005]]ean Mary Anningen faksimile bat eraiki zuten Londresko Historia Naturalaren Museoan euren laginak zaintzeko pertsonaia garrantzitsuetako bat bezala. Carlos Linneo, Dorothea Bate eta William Smithekin batera aurkitzen da. <ref>{{en}} http://www.ucl.ac.uk/prehistoric/reviews/05_11_shindler.htm</ref> [[2009]]an Tracy Chevalierrek ''Remarkable Creatures'' izeneko nobela historikoa idatzi zuen, non Anningen bizitza eta bere zein Elizabeth Philpoten aurkikuntzak kontatzen diren.
 
== Erreferentziak ==