Espainiako Bigarren Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
84. lerroa:
 
== Bigarren Errepublika Hego Euskal Herrian ==
{{sakontzeko|Bigarren Errepublika Hego Euskal Herrian}}
Errepublikaren aldekoek herritarrak, zinegotzi batzuk ala besteak aukeratzean, monarkiaren alde edo kontra agertzen ziren galdeketa bihurtu zituzten apirilaren 12ko udal-hauteskundeak. Euskal Herrian emaitzak askotarikoak izan ziren noski, baina, ugaritasun horretan, gauza nabaria da nola, industriak indar handiagoa zuen lekuetan, eta gizarte-gatazkak handienak izan zirenetan, botoa Errepublikaren aldekoa zen. Horregatik, Gipuzkoako boto gehienak ezkerreko hautagaietara joan ziren, eta hiriburuan portzentaje hori % 56,6ra iritsi zen. Egoera oso bestelakoa zen Nafarroan, eskuineko hautagaiek, Errepublikaren kontra, gehiengo zabala lortu baitzuten han.