Elizjendearen Adierazpena (Eskozia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
6. lerroa:
 
==Agiria==
Agiriak erakusten ditu 1302an [[Joan Duns Eskoto]]<nowiki/>k [[William de Lamberton]]<nowiki/>ekin izandako eztabaidetatik apezpikuek aterako ondorioak.<ref name=":0" /> Gutun ireki batean, apezpikuek erregetzari buruz zuten ideia adierazi zuten: herriak hautatu zuela erregea<ref group="oh">Aurrez aurre talka egiten zuen ingelesek erregetzaren nagusitza eztabaidaezintzat jotzeko ingelesek zuten ikuspegiarekin; ikus Oliver, Neil. 2009, 174. or.</ref> eta 'herri' horrek [[Roberto I.a Eskoziakoa|Robert the Bruce]] erregetzat onartzen zuela "erresumako akatsak konpon ditzan, eta zuzendu beharreko gauzak zuzendu". Apezpikuen agintaritza horren bidez, eskoziarren errege horri erresuma esleitzen zitzaion, agiriak zioenez.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 142-143. or.</ref>
 
Agiriko herriaren ideiak "[[Erresumako Erkidegoa]]"ri egiten dio erreferentzia, alegia, eskoziar goi-mailako elizgizon eta jauntxoei. Agiria [[Klemente V.a|aita santuari]] bidali ez ezik, kopiatu eta lurralde osoko elizetan esan zen behin eta berriz. Adierazpen horren bitartez, Robert the Brucek bere gaitasun militar gogorra zilegitasunez jantzi zuen.<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 142-143. or.</ref> Horren beharra ere bazuen, [[Aita santu|aita santua]]<nowiki/>k eskumikatu egin baitzuen, Ingalaterrako Eduardo II.ak horretara bultzatuta.
 
== Oharrak ==
<references group="oh" />