Atxurra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Estekak sartzen
+erreferentzia atala
36. lerroa:
== Labar-artea ==
Labar-artea Atxurrako goiko mailan aurkitzen da, bi solairuek bat egiten duten lekutik barrurantz; altuera handia duen galeria bat da, hainbat erlaitz eta dibertikulu dituena. Bertan gutxienez 70 irudi dokumentatu dira, batez ere animalienak; gehienak bisonteak eta zaldiak, baina ahuntzak, oreinak eta uroak ere identifikatu dira. Grabatu teknikarekin eginak daude, eta batzuetan baita pintura beltzez ere. Irudi batzuek handiak dira, zaldiak kasu, eta beste batzuk berriz txikiak. Artearen ezaugarriak [[Madelein aldia|Madeleine]] aldi erdi edo berantiarrari dagozkio, hau da. duela 18.000 eta 14.000 urte artean (14.500-12.500 kalibratu gabe). Ezaugarri hauen artean nabarmenenak dira adarrak eta hankak bi planotan irudikatzea, eta ilea eta erraien detaileak. Deigarriak dira, baita ere, aurreko ikuspegitik eginiko ahuntzak eta zauritutako bisontearen irudia, alderantzizko “v” bezalako 20 bat gezi punta barruan dituena.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda|2}}
 
[[Kategoria:Historiaurreko artea]]