Ondarretako espetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1934ko iraultzaz preso politikoz mukuru bete
17. lerroa:
[[1934ko Iraultza Euskal Herrian|1934an,]] preso politikoz guztiz bete zen espetxea, batez ere [[Eibar]]koak. [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|1936ko uztailean piztutako gerran, Donostian]] gertaera lazgarriak izan ziren, lehendabizi agintari errepublikazaleen pean bertako preso militar eta eskuindarren kontra izandako eraso handian (1936ko uztail amaieran) eta, gero, [[frankismo|eskuindar matxino]]en pean, milaka lagun espetxeratu baitzituzten bertan. Donostia errepublikazalearen Defentsa Batzordeak Luis Iglesias Ansaño zinegotzi sozialista izendatu zuen kartzelako zuzendari.
 
Uztailaren 30ean, [[Loiolako kuarteleko setioa]] amaitu berritan, Ondarretako espetxean eta Kursaalean 500 bat giltzapetu zituzten, erdia militarrak eta poliziak. Aldiz, milizianoMiliziano talde batek erasoa jo zuen espetxearen kontra eta, Gipuzkoako Altxamenduaren erantzukizuna leporatuta, indarrez atera eta Paseo Berrian 52 fusilatu zituzten, horietatik bat apaiza eta 41 militarrak. Gero, beste 12 exekutatu zituzten Ondarretan bertan, epaiketa militar baten ondoren. Luis Iglesias kargugabetu zuten orduan eta, trukean, Venancio Aristegieta [[Izquierda Republicana|errepublikarra]] jarri.
 
Irailaren 9an, matxinoek Donostia okupatu baino lehen, bertako eskuindar presoak ''Aranzazu Mendi'' kartzela-ontzira sartu zituzten Bizkaira bidean, preso-elkartruke baterako erabil zitezkeelakoan.<ref>[[Leioa]]ko Lamiakon porturatu zen, eta bertan lehorreratu zituzten presoak; presoen patuaz, ikus [[Telesforo Monzon#Gerra Zibila|Telesforo Monzon]].</ref> 1936ko irailaren 13an, Donostia indar kolpisten pean erori ondoren, kartzela bete egin zuten berriz, baina luze gabe, ehunka preso atera zituzten bertatik, seiehundik gora, eta hainbat tokitan fusilatu. Espetxetik okupatzaileek ateratako lehendabiziko presoak [[Burdin zubia (Donostia)|Burdinazko zubia]]n eta Uliako errepidearen buruan fusilatu zituzten. 1936ko urrian, espetxeko emakumezko eta gizonezko 200 preso fusilatu zituzten Hernaniko hilerrian. 1936. urte hondarretik, presoak [[Oiartzun]]go hilerrian exekutatu zituzten, baita [[Artikutza]]ko errepidean, [[Bera|Bera-Bidasoa]]n (ehun bat) eta, geroago, [[Bidebieta]]ko tiro-zelaian ere. Horietako asko espetxean basaki torturatu zituzten, itsasoan atxilotutako Jean Pelletier enpresari frantsesak bere idazkietan kontatu zuen bezala.