Desobedientzia zibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi:beste erabilpen batzuk
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
 
== Definizioa ==
Oinarrizko printzipioen kontra joateagatik edo [[demokrazia]]ren kontra inposatuak izateagatik legeei desobeditzeko jarrerak gaur egun onarpen ia osoa jasotzen badu ere, auzia korapilatzen da legeak sistema demokratiko baten barruan eginak direnean eta norbaitek bere kontzientzia moralaren kontra joateagatik desobeditu nahi baditu. Jarrera hau bi alderditik plantea daiteke: etikoa eta politikoa. Norbaitek legeak desobeditzen baditu baina ez ditu indargabetu edo beste pertsonengan laguntza lortu nahi orduan alderdia etikoa da. Desobedientzia zibila izateko -[[alderdi politikoapolitiko]]a- lege batzuen kontra joateko [[sistema demokratikoetandemokratiko]]etan dagoen bide legitimo bakarra dena, desobedientzia egintza borondatezkoa[[borondate]]zkoa eta publikoa izateaz gain, arrazoi moralengatik eta legeak aldatzeko asmoarekin eginda izan behar da (Bobbio eta Matteucci. ''Diccionario de Polítika. Siglo XXI''). Horrela definitzen du, bere aldetik, R. García Cotarelok desobedientzia zibila: “kontzientzia arrazoiengatik eta bitarteko bakezaleen bidezko arauaren haustura publikoaren egintza da, honi dagokion zigorra borondatez onartua delarik”.
 
E. [[Fromm-]]ek, ''Sobre la desobediencia y otros ensayos'' liburuan, hala psikologikoa nola morala den desobedientzia gaia planteatzen digu. Berak [[Adan eta EbarenEba]]ren istorioa aipatzen du gizakia existitzen denetik gizadiak legeak[[lege]]ak desobeditzen zituela erakusteko eta, halaber, obedientzia itsuak, kritikarik gabekoak, zerikusirik handia daukala gizabanakoaren autonomia faltarekin, hots, bere liburu baten titulua izan zen ''Askatasunetik[[Askatasun]]etik iheska'' delakoarekin lotuta dagoela adierazten du Fromm-ek. Desobedientzia, ordea, askatasunarekin maiz erlazionatuta dagoela uste du. Horrela dio: “Baina desobeditzeko gaitasuna askatasunaren baldintza izateaz gain, askatasuna ere desobedientziaren baldintza da...Egiazki, askatasuna eta desobeditzeko gaitasuna aldentezinak dira...”.
 
J. [[Habermas-]]ek hurrengoa dio desobedientzia zibilari buruz: “moralki oinarrituta dagoen protestaldia da, zienarenzeinaren jatorrian [[sinesmen]] pribatuei edo interes propioei buruzko konbentzimenduak bakarrik izateko arrazoirik ez dagoen; egintza publikoa da, orokorki, aldez aurretik iragarrita dena eta bere burutzapena poliziak[[polizi]]ak ezagutu eta kalkulatzen duena; arau juridiko jakin batzuen apurketaren asmoa barne sartzen du, nahiz eta honek antolakuntza juridikoa bere osotasunean kolokan jarri ez; arau juridikoak apurtzeak dakartzan ondorioen onarpena eskatzen du; arauaren hausteak, desobedientzia zibilaren adierazpena denak, izaera sinbolikoa dauka; honetan datza protestatzeko bortitzak ez diren baliabideen muga”.
 
== Desobedientziaren justifikazioa ==