Eibarko gudua (1936-1937): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
1. lerroa:
Eibarko gudua [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Espainiako Gerra Zibilean]] jazo zen 1936ko irailaren 27tik 1937ko apirilaren 26 arte, eskuineko indar matxinatuek Gipuzkoa okupatutakoan aurrera egin ezinik geratu zirenean. Jasandako borroka eta bonbardaketa gogor eta luzeen ondorioz, herriaren gehiena birrinduta geratu zen.
 
Bitarte horretan Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan ezarri zen frontea, [[Intxortetako gudua|Intxortetan zehar (Elgeta)]] eta, ia zazpi hilabetez, [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|indar kolpistek]] Bizkaian barrena aurrera egitea galarazi zuen; aldi berean, [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|euskal autonomia]] eskuratu eta [[Jose Antonio Agirre]]<nowiki/>k zuzendutako [[Eusko Jaurlaritza]] eratu ahal izan zen.
 
==Testuingurua==
{{Gehiago jakiteko|Gipuzkoako kanpaina}}
[[File:Odonnelleko zuloa Eibarren.jpg|thumb|upright|Hegazkin bonba batek eragindako zuloa]]
[[Eibar]] arma fabriken egoitza garrantzitsua zen;<ref>Steer, G.L. 20009(1938), 58. or.</ref> izan ere, gerrako lehen asteetan, Eibar armak toki askotarako banatzeko erdigune bilakatu zen, [[Orbea#Historia|Orbea fabrika]]tik. Gainera, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Errepublika]]ren eta sozialismoaren aldeko sinbolismo handiko herria. 1936ko irailaren 13an, indar kolpistek (falangistak, karlistak[[Karlismo|karlista]]<nowiki/>k, militarrak) [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|mendean hartu zuten Donostia]] eta, luze gabe, [[Jose Soltxaga]]ren indarrak ekialdetik mendebaldera hedatu ziren, baita haiengandik ihesi Donostiatik ikaraz errefuxiatu ateratako 30.000-40.000 herritar ere bai.
 
Ordurako, [[Emilio Mola|Mola jenerala]]<nowiki/>k agindutako gerra hegazkin alemaniar eta italiarrek Gipuzkoa hainbatetan bonbardatu zuten, baita Eibar ere abuztuaren 29an lehenengo aldiz. Hurrengo asteetan, gehiagotan ere pairatu zituen bonbardaketak, eta agintariek aterpe inprobisatuak prestatu zituzten, 16 guztira. Herria ebakuatzeko deia egin zuten irailaren 21ean, kolpistek Elgoibar okupatu zutenean.
15. lerroa:
Irailaren 25 edo 26an, herria edozein unetan erreketeek okupatzeko zorian zen, eta hura bonbardatzen hasi ziren. Esperantza, baina, ez zuten galdu eta, une horretan bertan, beste toki batean, [[Lezo Urreztieta|''Letho'' itsasoko ekintzailea]] [[Bilboko gudua (1937)|itsasontzi txiki baten buruan arma bete heldu zen]] Bilbora, kolpisten itsas blokeoari izkina eginez. [[Hanburgo]]<nowiki/>tik ekarritako arma kargamentu hori berehala garraiatu zuten ibilgailuetan Eibar eta Elgetako fronteetara, eta gauean banatu zuten herriko defendatzaileen artean. Biharamunean, [[errekete]]<nowiki/>ek erasoa jo zuten, baina oraingoan bala parrastada latz batek hartu zituen, eta mendi maldak hildako errekete txapelgorriz bete ziren.<ref>Steer, G.L. 20009(1938), 76-77. or.</ref>
 
Hala ere, [[Elgoibar]] galdu eta hurrengo egunentan, indar kolpistak Eibarko saihetsetatik hedatu ziren hainbat tontorretara, ia herria inguratuz: [[Arrateko Andre Mariaren santutegia|Arrate]], [[Karakate]], [[Akondia]], eta [[Kalamua]]. Hilabetetan, gogor zigortu zuten herria posizio horietatik. Herriaren defendatzaileek Santa Marina Zarren maldatik [[Bilboko gudua (1937)|Bilbora bide bat zabalik]] mantentzeko modua izan zuten 1937ko apiril arte.<ref>Steer, G.L. 20009(1938), 228-231. or.</ref>
 
Apirilaren 20an, [[Emilio Mola|Mola]]<nowiki/>ren armadak eraso bortitz bati ekin zion Intxortetan eta [[Elorrio]]<nowiki/>rantz. Hortik iparraldera mugitu ziren [[Berriz]] aldera. Agintariek herriarenEibarren ebakuazioa deitu zuten azkeneko aldiz, eta herritar ugarik utzi zituzten atzean beren etxeak, altzariak, arropak eta ondasunak aldean hartuta, atzean utzi zituzten beren etxeak, Bilborantz. [[George Steer]]-ek kontatzen du milizianoek erretretari ekin ziotela anabasaren erdian eta, apirilaren [24 eta] 25ean, ordurako artilleriak birrinduta zegoen herria Gezi Beltzak italiar hegazkinek gogor bonbardatu zutela, herrian sutea zabalduz:<ref>Steer, G.L. 20009(1938), 233. or.</ref> zazpi tona bonba baino gehiago jaurti zituzten.
 
Bidebarrieta aldea eta beste eremu asko suntsituak izan ziren. [[Eusko JaurlaritzarenJaurlaritza]]<nowiki/>ren zenbaketaren arabera, 74 hildako eta 97 zauritu gertatu ziren bonbardaketa horren ondorioz. Gauzak okertzeko, gudua galduta ikusita, herriko defendatzaile aritutako miliziano batzuk ibilgailu blindatu batetik kalean barrena sua jaurtitzeari heldu zioten, ibilgailua matxuratu arte; matxurak eragotzi egin zuen kalte gehiago gertatzea. Apirilaren 26an bertan, Mola eta [[Jose Soltxaga|Soltxaga]]<nowiki/>ren armada Eibarrera sartu zen. Ibilgailu blindatuaren gertaera aitzakia hartuta, matxinoek errepublikazaleei leporatu zieten Eibarren suntsipena. [[Wolfram von Richthofen]] izan zen irailetik apiril arte Eibarren egindako bonbardaketa batzuen zuzendaria.
 
==Ondorioak==