Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
44. lerroa:
'''Fernando I.a Habsburgokoa''' ([[Alcalá de Henares]], [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroa]], [[1503]]ko [[martxoaren 10]]a - [[Viena]], [[1564]]ko [[uztailaren 25]]a<ref name=brita>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/204416/Ferdinand-I Ferdinand I] Encyclopædia Britannica</ref>) [[Austriako artxidukerria|Austriako]] artxidukea (1521-1564), [[Bohemiako Erresuma|Bohemiako]] eta [[Hungariako Erresuma|Hungariako]] erregea (1526-1564), Alemaniako erregea (1531-1564) eta, bere anaia [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.ak]] koroa utzi ondoren, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorea (1558-1564) izan zen<ref name=brita/>.
 
== Bizitza ==
Espainian hezi zen. Karlos V.ak [[habsburgo]]tarren bost estatuen jabetza aitortu zion ([[Wormseko Hitzarmena]]) eta Hego Alemania, [[Tirol]] eta Goi-[[Alsazia]]ko gobernadore izan zen. Hungariako Ana Jagellonekin ezkondu zen 1521. urtean, eta Bohemia eta Hungariako errege hautatu zuten [[Luis II.a Hungariakoa|Luis II.a]] hil ondoren (1526), [[Joan Szápolyai]]ren ordez. Berehala aurre egin behar izan zion [[Otomandar Inperioa|turkiarren]] erasoari (1529an setiatu zuten Viena). [[Budako gudua]] galdu (1541) eta zortzi urteko su-etena izenpetu zuen (1562). Turkiarrei zerga ordaindu eta Szápolyai [[Transilvania]]n onartu behar izan zuen. [[Humanismo]]ak bultzaturik irekia zen [[erreforma protestantea|protestanteekin]]. Horretarako, [[Suitza]]ko bost kantoiekin Batasun kristaua osatu (1529) eta txekiarren matxinada zapaldu bazuen ere (1547), [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza]] eraberritzen eta protestanteak eta [[katolizismo|katolikoak]] elkarri hurbilarazten saiatu zen. [[Ratisbonako Batzarra|Ratisbonako Batzarrean]] (1524) parte hartu ondoren, [[Trentoko Kontzilioa]]n bere ideia eraberritzaileak ezartzen saiatu zen. [[Augsburgeko bakea|Augsburgoko Bakean]] parte hartu zuen (1555) eta protestanteen aldeko begiramena eskaini zuen.
 
50 ⟶ 51 lerroa:
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{Commonskatcommonskat}}
 
{{Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreen aurkibidea}}
{{Alemaniako erregeak}}