Emilio Mola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
[[Guardia Zibil]]eko kapitain baten seme jaioa, diziplina gogorrean hezia izan zen. Militar gisa Regulares Indígenas tokiko mertzenarioen kidegoan zebilela nabarmendu zen.<ref>Preston, P. 2012, 37. or.</ref> [[1904]]an [[Toledo]]ko Akademia Militarrean sartu eta graduatu zenean teniente bihurtu zen [[1907]]an.
 
[[1909]]an [[Rifeko gerra|Rifeko gudan]] parte hartu<ref>Fernández López, Javier: ''"Militares contra el Estado"'', Taurus, [[Madril]], [[2003]], ISBN 84-306-0495-2</ref>, bertan zaildu, eta kapitain izendatu zuten. [[1919]] eta [[1920]]an berriro [[Maroko]]n borrokatu zuen. [[1927]]an, jeneral bihurtu zen. Marokoko bere esperientziaz idatzitako oroitzapenoroitzapenetako detaile lazgarriek agerian uzten dute erabat zakartu eta sorgortu zela aldi horretan.<ref>Preston, P. 2012, 37. or.</ref><ref group="oh">Aipatzen ditu, esate baterako, pertsonen garezur txikituak eta puztutako esteak.</ref>
 
1930eko otsailean, Primo de Riveraren diktadura erori eta berehala, Segurtasuneko Zuzendari Nagusi aukeratu zuten, eta polizia lanari heldu zion. Buru-belarri aritu zen langile eta ikasle borrokak zapatzen Marokon tribuak zapaldu zituen modu berean. Istiluen Kontrako Eskuadroia sortu zuen horretarako, entrenamendu fisiko handiko eta armaz ondo hornitutako taldea, baita espioitza sare konplexu bat eratu ere (''Sección de Investigación Comunista''). Horien zereginetako bat oposizioko taldeetan infiltratuak eta probokatzaile aritzea zen; 1936an, artean, indarrean zen.<ref>Preston, P. 2012, 37. or.</ref>