Proportzio baterako konfiantza-tarte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuzenketa tipografikoa
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
→‎Lagin tamainaren finkapena: ezabatu, formula okerrak, lagin tamaina txikietarako prozedura bestelakoa da
49. lerroa:
 
Beraz, makinak ekoizten dituen osagai guztien populazioan akastun kopurua %15±%4.14 edo %10.86-%19.14 tartean kokatzen da %90eko konfiantzaz.
 
== Lagin tamainaren finkapena ==
 
Ohikoa da lagina jaso aurretik konfiantza-maila eta <math>\epsilon\,</math> errore jakin baterako beharreko lagin tamaina ezartzea. Konfiantza-tartearen adierazpen orokorretik abiatuz:
 
::<math>z_{\frac{\alpha}{2}}\sqrt{\frac{pq}{n}}=\epsilon\ </math>
 
Horrela, errorea aldez aurretik kontrolatuta, jaso beharreko lagin tamainarako formula hau eratortzen da:
 
::<math>n=\frac{z_{\frac{\alpha}{2}}^2\cdot pq}{\epsilon^2}</math>
 
Ezezagunak diren <math>p\,</math> eta <math>q\,</math> zehazteko bi irtenbide hauek proposatzen dira:
 
:'''1''' lagin tamaina handiena dakarten <math>p\,</math> eta <math>q\,</math> parametroak ematea, badaezpada behar baino lagin-tamaina txikiagoa jaso ez dadin. Lagin tamaina handiena <math>p=q=0.5\,</math> balioetarako gertatzen da eta orduan honela geratzen da lagin tamainarako formula:
 
::<math>n=\frac{z_{\frac{\alpha}{2}}^2\cdot0,5 \cdot 0.5}{\epsilon^2}=\frac{z_{\frac{\alpha}{2}}^2}{4\epsilon^2}</math>,
 
:'''2''' elementu bakan batzurekin osaturiko lagin pilotu batetik <math>p\,</math> eta <math>q\,</math> parametroen zenbatespena egin, <math>p_0\,</math> eta <math>q_0\,</math> lagin pilotuaren lagin proportzioak erabiliz:
 
::<math>n=\frac{z_{\frac{\alpha}{2}}^2\cdot p_0q_0}{\epsilon^2}</math>
 
== Kanpo loturak ==