Ronnie Kasrils: berrikuspenen arteko aldeak

politikari hegoafrikarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb Ronnie Kasrils (Johannesburgo, Hegoafrika, 1938) politikari, gidoigile eta zinema-zuzendaria da. Bere aiton-amonak L...»
(Ez dago alderik)

12:13, 21 apirila 2017ko berrikusketa

Ronnie Kasrils (Johannesburgo, Hegoafrika, 1938) politikari, gidoigile eta zinema-zuzendaria da. Bere aiton-amonak Letonia eta Lituaniakoak ziren. Afrikako Kongresu Nazionalean (African National Congress edo ANC, ingelesez) alderdian hainbat ardura-kargu izan zituen 16 urtez. 1961tik Hegoafrikako Alderdi Komunistako kidea izan zen (SACP, ingelesez:South-African Communist Party) non Komite Zentraleko kidea izan zen 1986tik 2007ra bitarte. Apartheid-aren bukaera ekarri zuten 1994ko hauteskunde demokratikoak eta gero Kasrils Defentsa Ministroa izan zen. Geroago Urak, Basoak eta Inteligentzia Ministroa izan zen. Gaur egun ezaguna da gatazka-bitartekari moduan. Gainera liburuak idatzi ditu poesiaz eta politikaz, horietan azpimarragarria da bere autografia (Armed and dangerous).