La Perla hotela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
36. lerroa:
Gida turistiko askoren arabera, [[Ernest Hemingway]] estatubatuar idazle ospetsua La Perla hoteleko bezeroa leiala izan omen zen eta bere [[1926]]ko ''“[[The Sun Also Rises]]”'' eleberrian "Montoya hotela" gisa agertzen omen da. Gainera ustez estatubatuar idazlearen antzinako 217. zenbakiko logela omen zena (gaur egungo 201.a) hark erabili zuen garaian bezala mantendu omen da.
 
Dirudienez, istorio honek funtsik ez du eta Hemingway beraren idazlanek nahiz harekin bere Iruñerako bidai eta parrandetan egon zirenek halakorik izana gezurtatu egiten dute. [[Iruñeko Sanferminak|Sanferminetara]] etorri zen bederatzi aldietan ostatu hartu zuen lekuen hainbat lekukotasun baudaude: [[1923]]an Eslava kaleko 5. zenbakian, [[1924]] eta [[1931]]an Quintana hotelean, [[1953]]an [[Lekunberri (Nafarroa Garaia)|Lekunberriko]] Ayestarán hotelean, eta azkenik, [[1959]]an San Fermin kaleko 7. zenbakian.<ref>[http://www.noticiasdenavarra.com/2014/07/08/especiales/sanfermines-2014/la-habitacion-de-hemingway La habitación de Hemingway] Acceso 12 de julio de 2014. [http://webs.ono.com/mizubel/mas.pdf Anexo. Más sobre la habitación de Hemingway] Acceso 4 de octubre de 2014.</ref>
 
== Erreferentziak ==