Antonio Gramsci: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Ekarpen teorikoak: Berak dioenez
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Ibilbidea ==
1918-1920ko [[Turin]]go fabrika-batzarretan parte hartu zuen, baina sozialismoa ezartzeko ahalegin horiek, [[Lehen Mundu Gerra|I. Mundu Gerra]] amaitu ostean, porrot egin zuten Italian. Alderdi Komunista sortu ondoren, diputatu hautatu zuten (1924) eta, sozialistekin batera, [[faxismo|faxisten]] gorakada eragozten saiatu zen. 1926an, berriz, atxilotu egin zuten, eta bizitzako azken hamar urteak kartzelan eman zituen.
 
Bertan, marxismoari buruzko hainbat tesi eta ikuspegi kritiko landu zituen. ''Lettere dal carcere'', ''Quaderni dal carcere'', ''Il materialismno storico e la filosofia de Benedetto Croce'', ''Note sul Machiavelli'', ''La politica e lo Stato moderno'' eta ''Letteratura e vita nazionale'' idatzi zituen, besteak beste, garai horretan. Bera izan zen [[materialismo historiko]]a gehien landu zuen Italiako pentsalaria. Kartzelako gutunetan azaltzen da, batez ere, Gramsciren gizatasun hunkigarriena.