Marian Dawkins: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
== Hezkuntza eta karrera ==
Dawins Filosofian Doktorea da Oxfordeko Unibertsitatean. 1977an [[zoologia]] irakasle lanpostua lortu zuen eta 1998tik aurrera animalien portaeran katedraduna da. [[Animal Behaviour Research Group]]eko burua da eta [[John Krebs]] laborategiko zuzendaria.
 
== Ikerketa ==
Dawkinsen ikerketa eremurik zabalena animalien portaera eta animalien ongizatearen inguruan izan da. Eremu akademiko horretako beste ikerlari batzuekin batera, adibidez [[Ian Duncan]]ekin batera, Dawkinsek proposatu du animalien ongizatea [[animalien sentimenduak|animalien sentimenduen]] araberakoa dela. Proposamen honek animaliek sentimenduak dituztenaren sinismenetik jaiotzen da.
 
[[1989]]an Dawkinsek ikerketa bat argitaratu zuen [[oilo]]ek egiten dituzten mugimendu arrunten inguruan. Goitik grabatuz eta irudiak aztertuz oilo bakoitzak behar duen eremu minimoa kalkulatu zuen, eta [[oilategi]] batean, bereziki kaiolaratuak dauden oiloen kasuan, izaten duten eremuarekin alderatu zuen.
 
Bere azken ikerketatan defendatzen duen tesi nagusiaren arabera, [[Zientzia]]k animaliek [[kontzientzia]] duten edo ez ebazteko gaitasunarekiko eszeptikoa da. Eta konzientzia hori animalien ongizatea eta sufrimendua definitzeko beharrezkoa dela kontsideratzen du. Gai honen inguruko bere liburu nagusia ''[[Why Animals Matter: Animal Consciousness, Animal Welfare, and Human Well-being]]'' da, 2012an argitaratua.
 
[[Marc Bekoff]] [[biologo eboluzionista]]ren arabera bere ikuspegiak animalien gaineko ikerketa [[antropomorfismo|antropomorfikoa]] ukatzen du. Dawkins ez dago ados interpretazio honekin, bere ustez animalien emozioen inguruko ikerketarekin zientziak aurrera egiten baitu.
 
{{bizialdia|1945eko||Dawkins, Marian}}