Alcatrazeko kartzela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Irakurterrazago
berria
16. lerroa:
| administrazioa = [[Parke Nazionalen Zerbitzua]]
}}
Alcatraz uhartea “ The Rock ” ezizenez ere ezagutua, San Franciscoko badiaren erdian dagoen uhartea da. Gaur egun, famatua da bertan egon zen espetxeagatik, 1963 urtean itxi zena. Esan beharra dago, espetxea eraiki zutenean preso militarrentzat izango zela baina geroago espetxe federala bihurtu zuen AEBko gobernuak, delinkuentzia tasa altua zela eta,  kartzelak gainezka zeudelako.  Presondegia itxi ondoren 1972 urtean parke nazionala izendatu zuten eta geroago, 1976 eta 1986 urteetan “National Historic Landmark” izendatu zuten.
'''Alcatrazeko kartzela''' [[San Frantzisko (Kalifornia)|San Frantziskoko]] badian dago, Alcatraz irlan, eta bere garaian munduko kartzelarik ezagunenetakoa izan zen. Egun, itxita dago.
 
'''Gaur egun'''
Bertan espetxeratu zituzten gangster famatu ugari, horien artean [[Al Capone]]. Segurtasun handieneko kartzela zen, ihes egin nahi zuenak badiako urak gainditu behar baitzituen igerian, eta [[hipotermia]] jasateko arriskua zuen. Sortzen zuen kutsadura zela eta, [[1963]]an itxi egin zuten, eta egun elementu turistiko gisa gordetzen da.
 
Alcatraz Golden Gate parke nazionalaren barnean dago eta horregatik, AEBko gobernuaren babesa du. Bisita gidatuk daude uhartean, bisitariak San Franciscon hartutako ferry baten bidez uhartera heltzen dira. Eraikin militarrak eta espetxeaz gain, itsasargi bat dago irlan, AEBko mendebalde kostaren zaharrena dena. Gainera, naturazaleen artean ospetsua da ere bertan dauden padurengatik, hegaztiengatik eta paisaiagatik.
 
Historia
 
1848an AEBko estatuak uhartea erosi zion John C. Frémonti, geroago Kaliforniako estatura emateko. 1853 urtean,  Zealous B. Toweren agindupean, uhartearen fortifikazioa hasi egin zen, 1958 urtera arte ez zen amaitu. Urte hartan lehen soldadu blokea ( 200koa) iritsi zen Alcatraz uhartera. 1861 urtean AEBko independentzia guda zela eta, 85 kanoi jarri zituzten uhartearen perimetroan zehar. Gerratean espetxeak mendebaldeko kostaren soldadu konfederatuak hartu zituen bere baitan.
 
'''Ihesaldi saiakerak'''
 
Espetxea 29 urtez egon zen funtzionamenduan eta espetxe bera adierazten du inoiz ez duela fuga arrakastatsurik izan. Hala eta guztiz ere, fuga baten inguruan sortutako misterioa ez da konpondu.
 
1962ko ekainaren 11an Frank Morris, John Anglin eta Clarence Anglinek historian ikusitako fugetatik xelebreenetarikoa gertatu zen. Hiru preso hauek plan zehatz bat egin zuten Alcatraz_etik ihes egiteko ; guardiek bigilatzen ez zuten 0.91 metroko zabalerako korridore bat aurkitu zuten, haien ziegen atzean zegoena. Hamar zentaboko txanpon baten bidez soldatutako koilara baten bidez hormigoian zulo bat egin zuten. Horrez gain, lapurtutako aspiradora bat zulagailu elektriko bihurtu zuten eta egiten zuen soinua disimulatzeko, musika jotzen zuten orduan zulatzen zuten. Behin zuloak eginda zeudela kartoi baten bidez estali zuten guardiek zuloa ez ikusteko. Presoen fuga plana jarraitzeko, aireztatze hodia erabili zuten, teilaturaino iristeko eta geroago, uhartetik ihes egiteko. San Francisco bustitzen duen marea itzelak et ur hotzak saihesteko, lapurtutako anorak batzuegaz oinarrizko txalupa bat eraiki zuten. Bestalde, guardiek beraien ez-egotea ahalik eta beranduago susmatzeko, maché paperez egindako buruak egin zituzten. Gainera, espetxearen ileapaindegitik lapurtutako ilea itsatsi zizkieten buruei. Inbestigazioak egindako hipotesiaren arabera ez ziren inoiz San Franciscora heldu. Hala ere, presoen zenbait arrasto aurkitu ziren “Angel” izeneko uhartean, Alcatraz_etik hurbil dagoena. Poliziaren inbestigazio ofizialaren arabera hiru presoak badian ito egin ziren.
 
'''Alcatraz_eko gudua'''
 
Alcatraz_eko historiaren pasarterik odoltsuena izan zen. 1946ko maiatzaren 2 eta 4ren arteko arrakastarik gabeko ihes saiakera izan zen. Egoera okerrerantz jo zuen eta azkenean, bi guardia eta hiru preso hil egin ziren norgehiagokan. Matxinada honek 10 guardia eta preso bat zauritu egin ziren. Gainera, gudatik bizirik atera ziren sei iheslarietako bi heriotze zigorrez exekutatu zituzten.
 
'''Preso Famatuak'''
 
Alcatraz ireki zenetik 29 urteetan hainbat preso bere baitan hartu zituen, horietako batzuk mundu osoan ezagunak direnak.
 
·       Al Capone: Alphonse Gabriel Capone Brooklynen 1899ko urtarrilaren 17 jaio zen italiar jatorrizko AEBeko gangster famatua izan zen. Hala ere, ofizialki zur merkataria zen. Bera eta bere mafia indartsuak AEB osoa beldurtu zuten adibidez,
 
San Valentin eguneko sarraskiarekin. Batez ere ospetsua da Chicagoko hiria, bertan izan zuen hiriaren kontrolagatik. Al Caponek 1934an sartu zen Alcatrazen, zerga-ordainketen saihesteagatik 11 urteko presoaldia ezarrita. Bere egonaldia Alcatrazen ez zen Atlantan bezain erraza. Al Caponek Atlantako espetxearen guardiak erosita zituen eta luxuzko bizmodua zeraman kartzelan non bere mafiako negozioekin jarraitzen zuen, “Espetxearen Erregea” ezizena lortu arte. Horregatik, bere egonaldia Alcatrazen askoz ere zailago izan zen berarentzat, bertan ez baitzuen inolako lehentasunik. Azkenean, lau urte ondoren sifilisgatik neke eginda 1939an liberatu egin zioten.
 
·       George "Machine Gun" Kelly: George Francis Barnes Jr. 1895 urtean jaiotako gangsterra izan zen. Bere ezizena bere arma gogokoenagatik dator Thompson subfusila, alegia.  Al Caponeren agindupean lan egin zuen eta hainbat hilketen erruduntzat hartzen zaio. 1934ko irailaren 4an heldu zen Alcatrazera eta 1951 espetxez aldatu egin zioten.
 
·        Clarence Carnes: 1927 urtean jaio zen bortxatzaile eta hiltzailea izan zen. Horrez gain, Alcatrazeko Guduan parte hartu zuten 6 iheslarietatik bizirik atera zen bakarra izan zen. Lehen bezala esanda, 3 iheslari gudan hil ziren eta beste bi heriotze zigorraren bidez exekutatu zuten. Hala ere, Clarence heriotze zigorraz libratu zen bi guardia hiltzeko agindua bete ez zuelako. Guardiak salbatu arren 99 urteko espetxealdira zigortu zioten ihesan parte hartzeagatik.
 
·       Robert Stroud: Alcatrazeko txori-hazle ezizenez ezagutua izan zen presoa da. Nahiz eta, bere egonaldian Alcatrazen ez zuen txoririk hazi, ezizen hori dauka Leavenworth espetxean izan zituen txoriengatik. Hilketa baten ondorioz espetxeratu zuten eta bere denbora pasa espetxean txoriak haztea izan zen. Oso oihartzun handiko presoa izan zen, Alcatraz espetxearen kontra egin zituen kanpainengatik. Gainera, bi liburu idatzi zituen bere egonaldian. Oso problematikoa izan zen espetxean, morfina lapurtzeko nahian medikuak mehatxatu zituen baita bera bortxaketa batean geldi zion guardia bat hil egin zuen. Azkeneko hilketa hau Roberten mendekua izan zen, bortxaketa zela eta 8 urteetan ikusi ez zuen anaiaren bisita debekatu zioten. Kadena perpetuagaz zigortuta 17 urte igaro zituen Alcatrazen.
 
'''Espetxearen ondorengo urteak'''
 
1963ko martxoaren 21an itxi zen Alcatraz, espetxea mantentzeko koste garestiak zirela eta. Gainera, espetxea inguratzen zuen ur gazia eraikinak deseginduz zihoan eta badiaren urak presoen eta langileen familien kontaminazioa sufritzen ari zen.
 
1969an tribu ezberdineko zenbait natibo Alcatraz okupatu zuten beraien eskubideen aldarrikapena eskatzeko. Natiboek zenbait sute eta margolan egin zituzten uhartean beraien 18 hilabeteko egonaldian. Okupazioa 1971an amaitu egin zen Richard Nixon presidenteak bultzatutako aldarrikapen berri batekin.
 
'''Pelikulak eta telesailak'''
 
Alcatraz ireki zenetik oso famatua eta misteriotsua izan da. Hori zela eta, hainbat produktore, idazle etab. uharteari buruzko filmak, istorioak etab. egin dute, horietako batzuk hauexek dira:
 
·       Escape from Alcatraz (Clint Eastwood)
 
·       Alcatraz (J.J. Abrams)
 
·       Birdman of Alcatraz ( Burt Lancaster)
 
·       The Rock ( Michael Bay)
 
·       Escape from Alcatraz (J. Campbell Bruce )
 
·       Breaking the Rock (Jolene Babyak)
 
== Zinema ==