Mateo Muxika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
25. lerroa:
[[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Hego Euskal Herriko Estatutuari]] zein [[abertzaletasun]]ari zeharkako laguntza eman zien, eta Estatutuaren aldeko botoa gaitzesgarria ez zela adierazi zuen, Estatutuaren aldeko botoa ematea bekatua zela aldarrikatzen zuten eskuindar batzuen aurrean. [[1936]]ko [[urriaren 14]]an, [[Burgos]]ko Defentsa Batzordeko [[Miguel Cabanellas|Cabanellas jeneralaren]] egozpen agindu batek eragotzi egin zion [[Erroma]]tik itzultzea, hara batzar batera joana baitzen.
 
Mateo Muxikaren izena, ezta [[Francesc d'Assís Vidal i Barraquer|Vidal i Barraquer]] eta [[Javier Irastorza]]rena ere, ez zen agertu [[1937]]ko [[uztail]]ean [[Espainia]]ko apezpikuek [[Francisco Franco|Francori]] emandako babesa azalduz munduko apezpikuei zuzendutako talde-gutunaren oinaldean. Berak azaldu zuenez, ez zioten barkatu Hego Euskal Herriko Estatutuaren alde agertzea,<ref>{{Erreferentzia |abizena=Dronda, |izena=Javier |data=(2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url=, |location=Tafalla |orrialdea=388|argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate=. }}or.</ref> eta haren elizbarrutia utzarazi zioten Cinnakoaren truke, baita gero [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herri]]ra ihes egin eta [[Kanbo]]n finkatu ere. [[David Jaime]] nafar iheslari errepublikazalearekin harremana izan zuen. [[1945]]ean, bere ''[[s:es:Imperativos de mi conciencia|Imperativos de mi conciencia]]'' ospetsua argitaratu zuen eta, hor, apaiz [[abertzaletasun|abertzaleen]] defentsa sutsua egin zuen, «bidegabeki jazarri, laidoztatu, zigortu, ebatsi eta iraindutako» apaizak izan zirelako.
 
Behar ziren eginbide eta zereginak bete ondoren, [[1947]]ko [[maiatzaren 22]]an itzuli eta [[Zarautz]]en kokatu zen Mateo polizia baten zaintzapean. Han bizi izan zen, irudi agurgarri bat bailitzan, [[1968]]ko [[urriaren 27]]an, 98 urte zituela, itsu hil zen arte. [[Beasain]]go Udala, [[Loinatz Abesbatza]]ko kideak eta beste beasaindar batzuk bertan zirela hiletak egin ondoren, haren gorpua [[Gasteiz]]a eraman eta han [[Gasteizko Santa Maria katedrala|Andre Mariaren Katedralean]] ehortzi zuten.