Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa:
== Islamiar Aroa ==
[[Fitxategi:Umayyad Mosque-Mosaics south.jpg|thumb|220px|<small>[[VIII. mendea|VIII. mendeko]] [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatarren]] Mezkita, [[Damasko]]</small>]]
[[Damasko]]k [[K. a. XXX. mendea|K. a. 3000tik]] du biztanleria jarraia. [[Musulman]]ek [[636]]an konkistatu zuten [[Damasko]]. [[Muawiyah I.a]], Siriako enperadore arabiarra, inperio sortu berriaren aginpidea eskuratzeko borroketan irabazle atera zen, eta, [[kalifa]] izendaturik, Damaskon ezarri zuen hiriburua, eta [[661]]-[[750]] bitartean [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatar inperioaren]] erdigunea izan zen; hortik [[Iberiar penintsula]] eta [[Erdialdeko Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren. 750. urtean, arabiar kalifen [[Abbastar Kaliferria|Abbastar dinastia]] Omeiatar dinastiari nagusitu zitzaion, eta harrezkero, kalifa herriaren hiriburua [[Bagdad]] izan zen, Damaskoren kaltetan, Siria kalifa herriaren probintzia bat besterik ez zela.
 
[[X. mendea]]n [[Alepo]]ko hamdaniarrek ez zioten [[Bizantzio]]ren erasoari aurre egiterik izan. Geroago, turkiar [[Seleukotar Inperioa|seleukotarrek]] Damasko eta [[Jerusalem]] hartu zituzten (1076-77). Leku santuak musulmanen mendetik askatzera egindako [[Gurutzadak|gerra joanaldietan]] ([[1099]]-[[1291]]) europar gurutzatuek Mediterraneo itsasoaren kostaldea hartu zuten, baina barnealdeko hiriek, Damasko eta Alepo, musulmanen eskuetan jarraitu zuten. [[1291]]n, [[egipto]]ar [[mameluko]]ek kristauak behin-betiko egotzi zituzten Mediterraneotik; halaber, sortaldetik sartu, eta [[1300]]ean Damasko hartu zuten [[mongol]]ak egotzi zituzten. Hurrengo bi mendeetan, [[Tamerlan]] (Timur Lang) mongolaren inbasioa bitartean izan ezik (1400-01), nolabaiteko bakean bizi izan ziren mamelukoen mende.
 
Baina [[1516]]. urtean, turkiar [[Otomandar Inperioa|otomandarren inperioa]] hedatzean, [[Selim I.a]] sultanak mamelukoak menderatu eta Siria hartu zuen. Turkiarrek [[Lehen Mundu Gerra]] arte gorde zuten lurraldea, [[Mehmet Ali]] eta [[Ibrahim Paxa]] aita-seme egiptoarren mendean egon zen urteetan izan ezik ([[1831]]-[[1840]]). Izan ere, Egiptoko agintariek Siria hartu zutenean hasi zen herrialdearen modernizazioa, baina Europako estatu nagusiek lurraldea Otomandar Inperioaren eskuetan uztera behartu zituzten egiptoarrak. Hala ere, Siria, sartaldeko kulturetara zabalik egon zen.
 
== Arabiarren iraultza. Siria Frantziaren administraziopean ==