Ezker Errepublikanoa (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Info+
17. lerroa:
==Historia==
[[1934]]an [[Manuel Azaña]]ren [[Acción Republicana]], [[Partido Republicano Radical Socialista]]ren zati bat ([[Marcelino Domingo]] eta [[Álvaro de Albornoz]]en [[Partido Republicano Radical Socialista Independiente]]) eta [[Santiago Casares|Santiago Casares Quirogaren]] [[Organización Republicana Gallega Autónoma]] uztartuz jaio zen. [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularraren]] barnean, 87 eserleku lortu zituen. Erbestean desegin zen Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, [[Acción Republicana Democrática Española]] sortzeko.
 
Espainiako Gerra Zibilak gogor astindu zituen Euskal Herrian (1936-1937), eskuindar matxinoek estu hartu baitzituzten. [[Ramon Bengarai]] presidentea fusilatu egin zuten, baita [[Tutera]] eta [[Oibar]]ko alkateak ere, besteak beste. Beste askok preso edo munduan barrena erbesteratuta amaitu zuten.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.noticiasdenavarra.com/2016/03/20/sociedad/navarra/david-jaime-republicano-de-izquierda-vasquista|izenburua=David Jaime, republicano de izquierda vasquista|egunkaria=Noticias de Navarra|data=2016-03-20}}</ref>
 
==Ideologia==
[[Jose Mari Espartza]]k kontatzen du demokratizazioa defendatzen zuen alderdia zela, Espainiako estatu federal baten aldekoa, baita beste euskal lurraldeekin elkartutako Nafarroaren aldekoa. Industrialari eta intelektual ezagunak bertako kideak ziren, eta ez langile klasekoak, ezta beste ezkerreko mugimendu batzuek egindako kale-ekintza eztabaidagarrienetan arituak ere. Asko kristau sinestunak ziren ere.<ref>''Noticias de Navarra'' (2016-03-20).</ref>
 
==Alderdikideak==