Foruak Eraldatzeko Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
3. lerroa:
== Historia ==
[[File:Monumento a los fueros.jpg|thumb|Foruen monumentua Iruñean]]
[[1839]]ko [[abenduaren 25]]eko [https://es.wikisource.org/wiki/Ley_de_Confirmaci%C3%B3n_de_Fueros Foruak Berresteko Legea] [[Nafarroa Garaia]]ren izaera [[foru|forala]] eta [[s:es:Constitución española de 1837|1837ko Espainiako Konstituzioa]]k ezarritako erregimen [[liberalismo|liberala]] elkartzen saiatu zen. Konstituzio hori Espainian [[Maria Kristinaren erregeordetza|Maria Kristina Borboikoa erregeordea zela]] eta [[Lehen Karlistaldia|Lehen Karlistaldi]] bete-betean ezarri zen, [[1812ko Espainiako Konstituzioa|1812ko konstituzioan]] inspiratuta eta [[Espainiako Alderdi Progresista|progresisten babespean]]. Lehen Karlistaldia Espainiako lege bilakatutako konpromiso batekin amaitu zen: [[Bergarako Besarkada]], hitzez foruak berresten zituena eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan berretsitakoa. Hitzarmenak Espainiako lege baten forma hartu zuen, aipatutako Foruak Berresteko Legea (1839). Lege horren berrespenakhorrek, ordea, klausula bat gehitu zion gerra amaitu zuen Bergarako Besarkadari: berretsi bai, baina "[foruek] batasun konstituzionalari kalte egiten ez badiote".
 
1840ko martxoan, Nafarroa Garaiak beste euskal lurraldeez aparte jokatu zuen. [[Lehen Karlistaldia]]n (1836tik aurrera) Iruñean eratutako [[probintziako aldundi]]aren batzorde bat Madrilera joan zen [[Baldomero Espartero|Esparterok]] zuzendutako [[Espainiako Gobernua]]rekin Nafarroako Erresumaren foruak negoziatzera.<ref>Zergak kudeatzeko eta gai administratiboak kontrolatzeko sortu zuten Nafarroako Foru Aldundia, ikus [[Bixente Serrano|Bixente Serrano Izko]]: ''[[Nafarroa. Historiaren hariak]]'' ([[2005]], [[Euskara Kultur Elkargoa]]). ISBN 84-932845-9-9</ref> Nafarroa Garaiko batzorde horrek [[José Yanguas|José Yanguas Miranda]] Nafarroa Garaiko probintziako aldundiaren idazkaria zuen buru, Erriberako noblezia lur-jabearen hurbilekoa. Batzorde horrek funtsean 5 puntu jarri zituen negoziatzeko oinarritzat. Madriletik, ordea, 26 puntuko lege bat ekarri zuten, [[s:es:Ley de Modificación de fueros de Navarra de 16 de agosto de 1841|Foruak Eraldatzeko Legea]]; bertan, Nafarroa Garaia Espainiako probintziekin parekatzen da, 25. puntuan izan ezik: “Nafarroak, lehen adierazitako zergez gain, zuzeneko zerga bakarrean, urteko milioi bat zortziehun mila errealeko zenbatekoa ordainduko du”, alegia, kupoa.<ref>[http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/convenio-navarro-o-ley-paccionada-de-1841 Orella, José Luis (2015-11-03). Convenio navarro o Ley Paccionada de 1841, ''Naiz'']</ref>