Eugène Viollet-le-Duc: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza eta heriotza datak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Carcassonne_wall.jpg|thumb|320px|alt=|Carcassonne hiria]]
'''Eugène Emmanuel Viollet-le-Duc''' ([[Paris]], [[1814]]ko [[urtarrilaren 27]]a - [[Lausana]], [[1879]]ko [[irailaren 17]]a) frantses arkitektoa eta teorialaria zen.
 
Parisen ikasketak egin ondoren Italian izan zen eta geroago Frantzian zehar ibili zen bertako eraikuntza eta monumentuak aztertzen. Frantziako [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] eraikin asko konpondu zituen. Lan haiei eta arkitekturaz idatzitako kritika eta historia-lanei esker egin zen ospetsu. Eraikuntzen jatorrizko ezaugarriak gordetzeko ahaleginak egin zituen, baina geroago diseinu eta osagai berriak erabiltzen hasi zen. Eraikinak konpontzeko, egoera baino, haien osagaien eta formen iturburu izan bide ziren arkitekturako printzipioak kontuan hartu behar direla zioen. Printzipio horietan oinarriturik egindako lanengatik kritika ugari jaso zituen, eraikinak jatorrizko egitura eta forma galtzen zuela baitzioten zenbait adituk.